“Eskualdeen arteko berrikuntzaren erakustaldi integratuan dihardugu lanean”
Europako DEREMCO ekimenak ekonomia zirkularra hobetzen du material konposatuen sektorean
Ekimen horren helburua da sektore arteko ekonomia zirkular sistemikoko soluzio bat sortzea: aukera emango du material eta osagai konposatuak beren erabilera-bizitzaren amaieran modu errentagarrian berrerabiltzeko, balio erantsi handiko produktu berrietan.
TECNALIAk garatuko ditu balio-kate zirkularretarako teknologiak, gure eskualdeko plastikoak eta material konposatuak birziklatzera zuzenduak. Horretarako, birziklatze-teknologiak ezarriko ditu IDEC, BIRZIPLASTIK eta RECICLALIA enpresekin batera, ekonomia zirkularrean enpresa aitzindari gisa kokatzeko nor bere sektorean.
Soluzio hori tokiko eta eskualde arteko ekosistema tekniko eta sozialen arteko elkarreraginean oinarrituko da, eta onuragarria izango da ingurumenerako, industriarako, kontsumitzaileentzat eta Europako gizartearentzat. Kontsumitzaileen eskaerak asetzeko, bi prozedura pilotu zirkular erabiliko dira: birziklatze mekanikoa eta birprozesatze hibridoa, eta birziklatze termokimikoa eta ehun-birprozesatzea.
Kontsumo-portaera kontzienteagoa
Balio-kate zirkularra bezeroen eskariek eragindako sistema bihurtu nahi dugu, non material eta osagai berrerabilgarrien eskaerak eta zehaztapenak zuzenean transferitzen baitira eskaeraren aldetik, erabiltzen dituzten balio erantsi handiko produktuen ezaugarri eta funtzioetan oinarrituta. Helburu nagusiak hauek dira: tokiko ekosistemen barruan industriak bere gain har ditzan sustatzea; inbertsio pribatuen bidez etorkizunean industriak bere gain hartzeko arriskua ezabatzea; eta kontsumo-portaera kontzienteagoen inguruko kontzientzia sortzea, jasangarritasuna eta jarraitutasuna bermatzeko.
TECNALIA bigarren lan-sortaren buru da, eta 11 bazkide ari dira parte hartzen horretan. “Eskualdeen arteko berrikuntzaren erakustaldi integratua” du jomuga, hiru helburutan oinarritua:
- Eskaeraren araberako desmanufaktura-kateak garatzea eta baliozkotzea, pieza konposatuetako material berrerabilgarriak eskuratzeko, prozesu mekanikoak eta termokimikoak nabarmenduz.
- Materialak berrerabiltzeko prestatzea ensimaje-tekniken bidez, zuntzen errendimendua hobetzeko, ehunak prestatzeko eta compounding-prozesuak egiteko.
- Konformazioko eta fabrikazio aditiboko teknologiak erabiltzen dituzten birprozesatze hibridoko metodoak erabiltzea.
DEREMCOri buruzko Informazio gehiago
Europar Batasunak finantzatutako proiektua da DEREMCO. 2022ko abenduan jarri zen abian, eta Italiako, Finlandiako, Austriako, Espainiako, Esloveniako, Belgikako eta Portugalgo 30 bazkide europarren laguntza du. Proiektuko bazkideek soluzio sistemiko eta transektorial bat sortzea dute xede, ekonomia zirkularrerako eskaeraren araberakoa, aukera emango duena materialak eta osagai konposatuak modu errentagarrian berrerabiltzeko, gero balio erantsi handiko produktu berrietan erabiltzeko.
Proiektu honek Europar Batasunaren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (ERDF, ingelesezko siglak) finantziazioa jaso du, 101084037 zenbakiko dirulaguntzarako akordioaren bidez. Adierazitako iritziak egilearenak edo egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez Europar Batasunarenak islatzen, ezta Enpresa Txiki eta Ertainetarako eta Berrikuntzarako Agentzia Exekutiboarenak ere (EISMEA, ingelesezko siglak). Ez Europar Batasuna ez dirulaguntza ematen duen agintaritza ezin dira haien erantzule izan.