"Birziplastik-ek TECNALIArekin bat egin du, plastiko birziklatuarekin eta horrek automobilgintzaren sektorean duen erabilgarritasunarekin lan egiteko"
Birziplastik enpresak bizi berria ematen dio plastikoari, automobilgintzaren sektorean berrerabiliz
Birziplastik enpresak helburu nagusia du enpresa handiei beren ekoizpenean erabilitako hondar-materiala itzultzea da, hura tratatu ondoren. Hondar-material hori fabrikazioan erabiltzen den guztiaren % 10-20 inguru izan ohi da.
Birziplastikek hondakin hori bildu, eta kudeatzen du, eta berriz erabiltzeko behar den dokumentazio guztia izapidetzen du.
Europako araudia: Birziplastik hedatzeko gakoa
Araudi berriak eta azken hilabeteetan EBk izan duen malgutasun eskasak (hala nola zabortegien tasak, haietan plastikoak botatzeko debekua, enpresek ingurumen-kudeatzaile batetik pasatu behar izatea eta enpresa handiak birziklatzera bultzatzea —Volkswagen, Mercedes-Benz, Volvo…—) gorakada eragin dute plastikoa birziklatzearen sektorean.
Automobil-pieza batzuk % 100ean daude osatuta plastiko birziklatuz. Birziklatzearen kudeaketa horrekin, bezeroek bi alderditan aurrezten dute: zabortegian material gutxiago kudeatzeagatik, eta material berria erosi behar ez izateagatik.
TECNALIArekiko lankidetza bikoitza
Azken hilabeteetan, Birziplastikek TECNALIArekin bat egin du bi proiekturen garapenean eta lankidetzan, prozesuen jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatuko duten teknologien bidez ekonomia zirkularra industriara eramateko helburua duela.
- Replastik proiektuan, adimen artifizialarekin lan egiten da, enpresek % 10-15etik % 5era murriztu ditzaten hondakinak. Birziplastikek materiala jartzen du, eta TECNALIAk adimen artifizialaren bidez aztertzen du nola funtzionatzen duen eta nola portatzen den.
- Bigarren proiektua, Europako proiektu bat da, 36 hilabetekoa, eta Europako zazpi eskualdetako 28 konpainiak parte hartzen dute. Pala eolikoei eta hondakin aeronautikoei bizi berria ematen die, eta soluziorik lehiakorrenak bilatzen ditu.