Berria

Bizkarrarekin batera, berritzen: azukre erantsirik gabeko marmeladak

2022ko ekainaren 24a

“Lankidetzari esker, Bizkarrak azukre erantsirik gabeko marmeladak ekoitzi ditu, eta, hala, gozagarri intentsiboak saihestu eta osagai natural begetalak bakarrik erabili ditu”.

BIZKARRA okindegi eta gozotegiekin batera, limoi-marmelada bat garatu dugu, eta yacón izeneko Andeetako tuberkulu baten sustraia baliatu dugu gozagarri gisa.

Bizkarrak produktuak berritzearen aldeko beste urrats bat eginez, azukre erantsirik gabeko marmeladak ekoitzi ditu, eta, horretarako, yacón izeneko eta propietate ugariko Andeetako tuberkulu baten sustraia baliatu du.

BIZKARRArekin LANKIDETZAN

Lankidetzari esker, Bizkarrak azukre erantsirik gabeko marmeladak ekoitzi ditu, eta, hala, gozagarri intentsiboak saihestu eta osagai natural begetalak bakarrik erabili ditu. Lehenik eta behin, lortu nahi ziren ezaugarri organoleptiko eta nutrizional guztiak biltzen zituen limoi-marmelada bat egin zen. Gero, AKTIBAL proiektuan zehar, lantegian egiten diren azukrerik gabeko marmelada guztiei aplikatu zaie errezeta.

Guztira, sei barietate ditu gamak: abrikota, arana, mugurdia, marrubia, limoia eta mandarina, eta okindegietako denda fisikoetan eta onlinekoetan eskuratu daitezke.

Marmeladak modu tradizionalean egiten dira, fruta freskoarekin eta azukrearen propietate guztiak ordezkatzen dituzten bi osagairekin: landare-zuntz naturala, testura eta kolore egokia lortzeko, eta yacón-sustraia, zaporea emateko gozagarri gisa; azken hori izan da TECNALIAk proiektuari egin dion ekarpen nagusia.

AKTIBAL ekimenari buruzko informazio gehiago:

AKTIBALen helburua da urrats bat aurrera egitea gozagarri naturalak dituzten espezialitate berriak ekoizteko; horretarako, osagai berriak baliatzen ditu, produktuaren kalitatea hobetzen dutenak, bai zaporeari, bai balio-bizitzari dagokionez.