Berria

Ekonomia zirkularra euskal enpresetan

2022ko urriaren 7a
Economía circular en las empresas vascas

"TECNALIAk zenbait pieza eta prototipo utzi ditu Zirkularrak-Circulares erakusketarako"

Zer gaitasun ditugun erakutsi genuen "Made in Euskadi" produktu zirkularren erakusketan

Irailaren 24an (larunbata) inauguratu zen Zirkularrak-Circulares erakusketa, Asteklima ekimena eta Gasteiz hiriburu berde izendatzearen urteurreneko ospakizuna aitzakia hartuta.

Erakusketarako pieza eta prototipo batzuk utzi zituen Tecnaliak: Euskadiko balio-kateekin zerikusia duten 140 produktu baino gehiagoren artean egongo dira ikusgai, hala nola makineriarekin, metalarekin, garraioarekin eta automobilgintzarekin zerikusia dutenak. Erakusketaren bidez, ekodiseinuak eta ekonomia zirkularrak edozein jarduera-sektoretan izan dezaketen potentzialaren ikuspegi integrala eman nahi da, eta euskal enpresek arlo horretan duten konpromisoaren berri eman.

Erakusketa, jendaurrean

Urriaren 2ra arte, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egongo da ikusgai erakusketa. Ondoren, azaroan, Basque Circular Summitera eramango dute; eta, amaitzeko, beste lau tokitan ere ikusi ahal izango da (oraindik ez da zehaztu non).

Bisita gidatuak egingo dira, ikusleek jakin dezaten ingurumena hobetzeko zein estrategia ezarri diren gure lurraldean. Jarduera batzuk programatu dira, bai profesionalentzat, bai familientzat.

Erakusketa IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatu du, zeina Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mende baitago.