“Hidrogenoa elementu giltzarria izango da etorkizun hurbilean energia, industria eta mugikortasuna deskarbonizatzeko, karbono gutxiko ekonomia lortzeko beharrezkoa den trantsizio energetikoa bizkortzeko”
Elektrolizagailuei buruzko Europako I+G proiekturik handienean 28 bazkidek hartuko dute parte, ETE, enpresa handi eta zentro teknologikoen artean
Zentro teknologikoen artean, Fraunhofer, TNO, VTT, EIT Innoenergy eta Mondragon Assembly nabarmentzen dira. TECNALIA buru duen partzuergoak plataforma bat sortuko du enpresei diziplina anitzeko zerbitzuak emateko, merkatura hurbiltzea bizkortuko duten elektrolisirako teknologia eta material berritzaileak bultzatzen laguntzeko.
TECNALIA hidrogenoaren arloan
TECNALIAk 20 urte daramatza hidrogeno-teknologiak eta hidrogenoaren banaketa, garraioa eta biltegiratzea garatzen eta eskalatzen. Ordutik, TECNALIAk mintz eta erreaktoreen teknologia garatzen eta eskalatzen jardun du hidrogenoa ekoizteko eta arazteko. “TECNALIAn hidrogeno berdearen aldeko apustua sendotu dugu, sektorerako I+Ga garatzeko konpromisoarekin, hidrogeno-teknologien testak egiteko ekipamendu bereziak eskuratzearekin eta jarduera horretara soilik bideratutako laborategi berriekin”, azaldu du Ekain Fernández TECNALIAko hidrogeno-teknologien arduradunak.
Hala, TECNALIAk hainbat ekimenetan lan egiten du, hala nola hidrogenoa sortzeko ekoizpen-metodo berriak garatzen, erakusleak fabrikatzen eta industriarako trebakuntza- eta prestakuntza-programa bat sortzen eta hidrogeno berriztagarria modu efizienteagoan, merkeagoan eta malguagoan ekoizteko aukera emango duten elektrolizagailu berriak diseinatzen.
Hidrogenoa elementu giltzarria da etorkizun hurbilean energia, industria eta mugikortasuna deskarbonizatzeko eta, ondorioz, karbono gutxiko ekonomia lortzeko beharrezkoa den trantsizio energetikoa bizkortzeko. Aurreikusten da hidrogeno berdea soluzioaren parte bat izango dela Europan zero emisio garbien helburua lortzeko 2050erako, eta, hala, berotze globala eta klima-aldaketa saihestu ahal izateko.
**CLEANHYPRO da hidrogenoaren esparruan Europako Batzordeak Europa Horizontea programaren barruan finantzatutako lehen Open Innovation Test Bed-a (OITB). 13,77 milioi euroko aurrekontuarekin eta 11,72 milioi euroko finantzaketarekin, ekimenak lau urtez lagunduko die enpresei beren garapen, karakterizazio, modelizazio, erregulazio eta negozio-ereduko jardueretan.