Berria

Elikakatean hondakinak murriztea eta balorizatzea

2023ko abenduaren 20a
Envases eco_friendly

"Euskadiko elikakateko eta teknologia-kateko zenbait enpresa eta erakunde lider elkartu dira elikagai fresko eta galkorren ekoizpen eta banaketan hondakinen kudeaketa iraultzeko"

Nekazaritzako elikagaien sektoreko ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunerako funtsezko hornitzaile teknologiko gisa Euskadik duen kokapena sustatzen dugu

TECNALIAk ekarpen hauek egiten ditu: PET birziklatuarekin garatutako ontzi jasangarri birziklagarriak garatzen egindako bere berrikuntza EROSKIrentzat; % 100ean birzikla daitekeen material bakarreko PET soluzio jasangarri bat lehen mailako ontzietarako, hala nola plastikozko poltsak egiteko “hesi” ezaugarriak dituzten filmetarako, PLASTIGAURentzat; mikrouhin-labeetan modu seguruan erabiltzeko PET ontziak UDAPArentzat…

N0Wastek, hondakinak murrizten ez ezik, hauetan ere jarduten du: kontsumitzaileenganako gardentasuna areagotzen, hotz-kateko arazoak detektatzea hobetzen, eta hondakinen balorizazioa sustatzen purutasun handiko biohidrogenoa eta biometanoa sortuz.

Gas natural sintetiko bihurtu dugu biogasean dagoen CO2-a, zeina hondakin organikoetatik baitator, milikanal-erreaktore bat erabiliz. Horrela, saihesten da atmosferara berotegi-efektuko gasak isurtzea, eta, aldi berean, era efizientean, gas naturala lortzen da, zuzenean erabiltzeko edo dagoen gas-sarean injektatzeko moduko kalitatearekin.

Elikagai fresko eta galkorren ekoizpenean eta banaketan hondakinak kudeatzea

Euskadiko elikakateko eta teknologia-kateko zenbait enpresa eta erakunde lider elkartu dira N0Waste proiektuan; asmo handiko proiektu bat da, elikagai fresko eta galkorren ekoizpen eta banaketan hondakinen kudeaketa iraultzea helburu duena.

Proiektuak EAEko Espezializazio Adimendurako Euskal Estrategiaren (RIS3) eta EAEko 2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren babesa du, eta mugarri bat ezarri du soluzio jasangarri eta teknologikoen bilaketan.

Digitalizazioa, ontzietarako material jasangarriak, eta bioenergia sortzea

N0Wasten helburua da funtsezko teknologia gaitzaileak ikertzea digitalizazioaren, ontzietarako material jasangarrien eta bioenergia sortzearen jakintza-arloetan. Produktu fresko eta galkorretako hondakinak kudeatu, murriztu eta balorizatzera (upcycling) bideratuta daude, EAEko nekazaritzako elikagaien sektorean zeharka aplikatzeko.

Enpresa parte-hartzaileen partzuergoak, zeinak barne hartzen baititu elikakatea nahiz hornitzaile teknologikoak, EAEko lurralde-kohesioa eta balio-proposamenak indartuko ditu.

Enpresa nabarmen batzuk elkartu dira ONDOAN enpresaren gidaritzapean, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzeko, hala nola UDAPA, EROSKI, IZERTIS, SEGULA TECHNOLOGIES, TECNIPESA, PLASTIGAUR, LOINTEK, ORLOGA, ONDOAN, BARRENETXE, HARAKAI URKAIKO, TECNALIA, CEIT eta BASQUE FOOD CLUSTER.