Berria

ENACT ekimena soluzio bihurtu da etorkizuneko Gauzen Interneteko sistemen segurtasuna kudeatzeko

2021ko uztailaren 8a
ENACT soluciona la provisión continua, la operación ágil, y la gestión de la seguridad de los sistemas IoT del futuro

ENACT egituraren zenbait modulu KUBIK by Tecnalia laborategian txertatu dira

KUBIK eraikineko komunikazio guztien zibersegurtasuna monitorizatzeko tresna bat garatu dugu: CyberDeep aktibo bat, adimen artifiziala erabiltzen duena anomaliak eta erasoak detektatzeko; esate baterako, SCADA nagusiaren aurkakoak.

Orobat, IoT SMOOL plataforma KUBIKeko sentsore eta eragingailuetako batzuekin integratu dugu: tenperatura, argia eta errezelak, komunikazioen segurtasuna une oro kontrolatzeko smart thingsetik abiatuta eta haiei begira.

Eraikin adimendunetarako IoT sistemen DevOpsekin lotuta, ENACT egitura soluzio egokia da etorkizuneko IoT sistemen hornikuntza etengabea izateko, eragiketak arin bideratzeko eta konfiantza (segurtasuna) kudeatzeko.

Era horretan, hiru erronka handi ebatzi dira. Lehenik, IoT ingurune batean zehar hedatutako aplikazioen arteko portaera-gatazkak prebenitzen dira. Izan ere, kontrako eran eragiten diete aldagai berberei; adibidez, tenperaturari. Edo talka egiten dute eragingailu berak aldi berean erabiltzean; esate baterako, aire girotua.

Bigarrenik, IoT aplikazioak modu automatikoan heda daitezke eta hornikuntza etengabea da. Denbora aurrezten da IoT sistema martxan jartzen denean, baita abian den sistemaren bertsio berriak daudenean edo zuzenketak egin behar direnean ere. Horrez gain, lotuta dauden kostuak txikiagotu egiten dira.

Azkenik, zerbitzua une oro eskuragarri dagoela eta datuak denbora guztian babesten direla ziurtatzen da. Zehazki, zibersegurtasunarekin zerikusia duten mehatxuak eta anomaliak detektatzen dira; adibidez, arrotzen erasoak, baita kontrol industrialeko sistemak eta SCADAk dituzten IoT industrialetan ere.

ENACTen alde onak

ENACTen alde onak eraikin adimendunetarako hiru arlo handitan multzokatu daitezke. Garatu diren aplikazio domotikoak eta IoT aplikazioak erresilienteagoak dira; esate baterako, energia-efizientzia hobeagokoak.

IoT aplikazioak garatzeko denbora eta kostua aurrezten dira, DevOps tresnak erabilita. Eragiketen hutsei buruzko informazioak aplikazioaren diseinua atzeraelikatzen du bizkor. Hartara, zuzendu egiten dira akatsak, eta aplikazioaren beste bertsio bat hedatzen da bizi-bizi, eragiketetarako prest.

Eta komunikazioen segurtasun handiagoa eta IoT aplikazioen datuak babestea lortzen da, komunikazio seguruen SMOOL middlewareari eta CyberDeep SIEMari esker (biak ala biak TECNALIAren aktiboak dira).

KUBIK by Tecnalia

Proiektuan parte hartu dugu zibersegurtasuneko ikerketaren koordinatzaile gisa eta azken erabiltzaile gisa. ENACT egituraren zenbait modulu KUBIK by Tecnalia laborategian txertatu dira dagoeneko.

TECNALIAren eraikin esperimental bat da KUBIK, hiru solairukoa. Probak egiteko eta iraunkortasuna ziurtatzen duten eraikuntza-teknologien I+G+B-rako diseinatu da; besteak beste, material aurreratuekin, IoT sistemekin eta domotikarekin.

KUBIK instalazioan 700 sentsore eta eragingailutik gora, eraikinak kudeatzeko sistema zentrala (BMS), tokiko energia berriztagarrien sistemak (RES), tokiko estazio meteorologikoa eta bero eta energiaren bertako ekipo konbinatua (CHP) daude.

KUBIKeko sistemetan eraikinaren biki digitala ere badago; informazioa lortzen du Building Information Modeling (BIM) eredu aurreratuetan oinarrituta. Besteak beste, ikaste automatikoa eta big data teknologiak erabiliz aztertzen da. Horren bitartez, eraikinaren funtzionamenduko edozein prozesu inplizitu era birtualean esperimenta daiteke.