Berria

Energia berriztagarrietan oinarritzen diren eta trantsizio energetikoa sustatzen duten sistema energetiko isolatuak garatzen parte hartzen ari gara

2021ko uztailaren 15a
Sistema de control para microrredes (detalle)

Energiaren sorkuntza- eta metaketa-sistema hibridoetan lan egiten dugu, eta metaketa, digitalizazio, potentzia-elektronika, eguzki-energia, sareko operazio eta sare termikotarako soluzioak integratzen ditugu

ENERISLA ekimenaren garapenak energia sortzeko eta metatzeko sistema hibridoen esparruan kokatzen dira eta energia berriztagarriak baino ez dituzte erabiltzen: produktuetan, azpiegituretan edo eraikinetan erabil daitezke, eta energia sortzeko, metatzeko eta energia-efizientziako soluzio berriztagarrien bidez zenbait eskalatan erabil daitezkeen sistema energetikoak dauzkate —produktu txikietatik hasi (EoT), eta azpiegitura handietaraino—. ENERISLAren asmoa % 100 energia berriztagarrietan oinarrituak dauden mikrosare isolatuak abian jartzea da.

Energia berriztagarrien sorkuntzako teknologien garapenean eta integrazioan, aurrerapen tekniko handiak lortu dira string, array eta inbertsoreen mailan akatsak hautemateko tekniketan, eta emaitzak lortu dira zelulentzako material berrietan eta zelulen eta moduluen fabrikazio-prozesuetan.

DC sareetarako eta AC/DC sare hibridoetarako bihurgailuen belaunaldi berrien garapenari dagokionez, potentzia aktiboa kontrolatzeko algoritmoak garatu dira erdi-tentsioko metatze geldikorreko sistema batentzat, MMC bihurgailu-teknologiarekin, zehazki.

Mikrosareen kontrolari eta operazioari dagokienez, behe-tentsioko sarean hornidura-puntuentzat konektagarritasun optimoa ematen duen teknika bat erabiltzen da. Era berean, aurrera doa potentzia-bihurgailuak oso barneratuak dituzten AC/DC sare hibridoen seinale txikiko egonkortasun-azterketetan lortutako emaitzekin esperimentatzeko baliozkotze-plataformaren diseinua. Zentzu horretan, inpedantzia parametrizagarri baten bidez sarera konektatuta dagoen bihurgailu baten kasu-azterketa zehaztu da. Ildo horretan, nabarmen egin da aurrera SST (Solid State Transformer) gailuak kontrolatzeko tekniken garapenenean eta simulazioan, DC sare eta/edo sare hibrido autonomoetan sarera konektatzeko puntu gisa erabiltzeko.

Energia-metaketaren esparruan, zelula-ereduak karakterizatu dira, zenbatespenerako gailu aurreratuak garatu dira eta metaketa dimentsionatzeko tresna zehaztu eta diseinatu da.

ENERISLA erakuslea abian jartzea

ENERISLA erakusleak partzuergoak emandako ezagutzak hibridatzen ditu, eta emaitzen transferentzia eraginkorragoa izaten laguntzen du: TECNALIAren eta CIRCEren bi mikrosare erabat autonomok osatuko dute. Mikrosare horiek komunikazio aurreratuko protokoloen bidez elkarrekin konektatzeko gai izango dira.

Lehenengo urte honetan, TECNALIAREN mikrosarean Power Hardware-in-the-Loopeko plataforma bat integratu da, zeinak aukera ematen baitu iturri berriztagarriak eta potentzia-elektronikako ekipamenduak oso sartuak dituzten sare konplexuen egoerak erreproduzitzeko eta aztertzeko.

Informazio gehiago

“Cervera” bikaintasuna duten zentro teknologikoentzako laguntzak ziurtatzeko eta emateko 2019ko deialdian parte hartu izanaren ondorioa da ekimen hau. 2017-2020ko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako Estatu Planeko Ezagutza sortzeko eta I+G+B Sistemaren Indartze Zientifiko eta Teknologikoko Estatu Programan sartuta daude laguntza horiek.