Berria

Energia-sistema isolatu eta % 100 berriztagarriak

2022ko martxoaren 30a
Investigadora en la microrred de TECNALIA

Energia berriztagarriaren sorkuntza, sare isolatuen eragiketa, kontsumoa kudeatzea, biltegiratzea, digitalizazioa eta zerbitzu berritzaileak konbinatzen ditu proiektuak.

Erakusle baten garapenean ari gara parte hartzen, zeinak deskarbonizazioa bultzatzeko energia-sistemaak erakusten baititu

ENERISLA ekimenak bi mikrosare energetiko erabat autonomoz osaturiko erakusle bat jarri du martxan; bi mikrosareok berez geografikoki bereizita daude, baina kudeaketa-sistemarekin integratuta eta komunikazio-protokoloekin komunikatuta.

Erakusle berritzaile horrek hainbat elementu konbinatzen ditu: energia berriztagarria sortzeko teknologiak, sare isolatuetarako estrategiak eta eragiketa-sistemak, kontsumo elektrifikatuaren kudeaketa eta biltegiratzearen integrazioa (eskaria eta sorkuntza banantzeko). Erakusle horrek, mikrosareak digitalizatzeko teknologia berriak ez ezik, zerbitzu berritzaileak ere integratzen ditu.

Energia berriztagarria sortzeko teknologiak

  • Helburua sorgailu fotovoltaikoen efizientzia hobetzea da, erroreak eta anomaliak eraginkortasunez hautemanez. Horretarako, eredu mekanistikoen zehaztasuna eta fidagarritasuna hobetu dira, haien osasun-egoera ezaugarritzeko.
  • Modulu fotovoltaikoak hobetzea, hainbat motatako itsasgarriak eta zelulak erabiliz (HJT, Shingling); transmitantzia optiko eta iraunkortasun handiko estaldurak baliatzea (adibidez, lurzoruetarako disoluzio ez-labaingarriak); modulu-teknologia berriak, atzealdeko kontaktua duten IBC motako zelulak baliatuz itsasgarriarekin konektatuta; eta aplikazio fotovoltaikoetarako konposite-teknologia, mugikortasunerako edo fotovoltaiko flotatzailerako.

Sare isolatuetako eragiketa-sistemak

Komunikazio-sistema berriei esker, TECNALIAko Sistema Termikoen Laborategia, Gipuzkoan kokatua, Bizkaian duen mikrosare elektrikoarekin akopla daiteke. Horretaz gainera, egoera-zenbatesle bat probatzen ari da banaketa-sare elektrikorako.

Era berean, malgutasunaren kudeaketa optimizatzeko sistema berri bat garatzen ari da prosumitzaileek (produktoreak + kontsumitzaileak) emana, zeina panel fotovoltaikoz, bero-ponpaz eta energia biltegiratzeko zenbait sistemaz horniturik baitago.

Biltegiratzea

Baterietarako biki digitalak garatzeari esker, baterien gelaxken eta moduluen karga- eta osasun-egoeraren berri izan dezakegu, eta, era berean, haien degradazioa zenbatets daiteke. Eginkizun horretan, baterien biki digitalen arkitektura diseinatu eta baliozkotu da, eta serieko gelaxka-multzo baterako iragazki egokitzaileen saiakuntzak egin dira.

Kontsumo elektrifikatua kudeatzea

Arreta berezia ipini zaio ibilgailu elektrikoaren integrazio eta kudeaketari, eta, baliabide horrek zenbait karga-egoeratan eskain dezakeen malgutasuna ez ezik, haren ohiko eskaria ere ezaugarritu da.

Gaur egun, ibilgailu elektrikoak sarean duen inpaktua eta malgutasun-baliabideen dimentsionatze egokia aztertzen dihardute.

Mikrosareak digitalizatzea eta zerbitzu berritzaileak

Mikrosareetarako SCADA berri bati esker, datugune bat sortuko da hodeian, zerbitzu aurreratuak hedatzeko eta laborategietara urrutitik sartzeko. Orobat, TECNALIAren Sare Elektrikoetako Zibersegurtasun Laborategia osatuko du.

Jarduera horiek guztiak ENERISLA proiektuaren esparruan ari dira garatzen, zeina hirugarren eta azken urtean sarturik baitago jada.

Proiektu hori Cervera Bikaintasun Sareko ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatua da (CER-20191002 dirulaguntza). Egitasmo horretan, lau ikerketa-zentrok dihardute elkarrekin lanean sarean 2020tik 2022ra bitartean, ikerketa eta garapen teknologikoetan (CIRCE –koordinatzailea–, TECNALIA, CIDETEC eta CTIC).