"Eskaintzen ditugun zerbitzuak eta lantzen ari garenXXX sare elektrikoetarako garapen teknologikoak aurkeztu ditugu"
Digitalisation, Decarbonisation, Decentralisation eta Democratisation; ekonomia deskarbonizaturanzko gaur egungo trantsizio energetikoa gidatzen duten 4 D-ak
Azaroaren 29tik abenduaren 1era, ENLIT 2022an izan da TECNALIA, Frankfurteko sare elektriko adimendunei buruzko erreferentziazko azokan. Ekitaldi horretan, sektore honetarako produktuen eta soluzioen erakusketa zabala eta hainbat hitzaldi egin dira “Summit”en, bai eta zenbait aurkezpen eta mahai-inguru ere hubetan, ekonomia deskarbonizaturanzko gaur egungo trantsizio energetikoa birbideratzen ari diren 4 D-ak ardatz hartuta: “Digitalisation”, “Decarbonisation”, “Decentralisation” eta “Democratisation".
Digital Lab Services eta Sareak eta Sistema Energetikoa arloko gure ekipoek bi jarduera-ildo nabarmendu zituzten azokan: batetik, kontagailu adimendunen eta azpiestazioetarako eta transformazio-zentroetarako ekipoen ziurtapena; bestetik, sare elektriko malgu baten kudeaketa optimorako eta haren digitalizaziorako teknologien garapena.
TECNALIAk bere standa izan du Euskadiko Pabiloian
Hiru egun bete horietan, TECNALIAk bere standa izan du Euskadiko Pabiloian: eskaintzen ditugun zerbitzuak eta lantzen ari garensare elektrikoetarako garapen teknologikoak aurkeztu ditugu. Hainbat bilera egin genituen bazkide eta bezeroekin, lankidetza-bide berriak ezartzeko eta negozio-aukera berriak zehazteko.
Halaber, hizlari aritu ginen “Smart Grids Basque Country digitalised value chain in focus” eta “Interactive Think Tank: Countdown to 2030” saioetan, eta PLATOON Europako proiektua zabaltzeko ekitaldian parte hartu genuen.