Sariak irailaren 22an banatuko dira Madrilgo Four Seasons hotelean.
Eraikin baten gure biki digitala, KUBIK 4.0 izenekoa, finalista izan da Digitalizazio Proiektua edo Eraikuntzarako Apustu Teknologia kategorian. Eredu dinamiko eta birtual bat da, eraikinen energia-optimizaziorako soluzio berriak garatzeko bidean sortua. Datu-kantitate handi batek elikatzen du eraikina, bizi-zikloan zehar.
Eredu hori teknologia digitalen bidez kudeatuz, bistaratuz, simulatuz eta analizatuz, posible da gaur egungo erronka nagusiei erantzutea; adibidez, kontsumoa txikitzea, soluzio berriak industrializatzea eta prozesuak eta mantentze-lanak automatizatzea.
2021eko Advanced Architecture Awards sariek, irailaren 21etik 23ra Madrilen egingo den Rebuild azokaren testuinguruan, helburu nagusi hau dute: eraldaketaren, disrupzioaren eta berrikuntzaren alde egiten duten enpresen eta profesionalen lana, aitzindaritza eta ahalegina saritzea. Erakunde horien helburua da material berriak sortzea, produktu alternatiboak, ekipo eraginkorragoak eta jasangarritasun-irizpideekin bat datozen eraikuntza-sistemak garatzea, eta prozesu operatibo berriak sortzea. Halaber, eraikuntza-prozesuak hobetzeko ere aplikatzen dituzte teknologia eta digitalizazioa.
2021eko Advanced Architecture Awards sarietako kategoriak
• Produktu-, material- edo sistema-berrikuntza.
• Interiorismo-proiektua eta erabiltzaile-esperientzia.
• Digitalizazio-proiektua edo Eraikuntzarako Apustu Teknologikoa.
• Jasangarritasun-proiektua. Eraikin baten deskarbonizazioa edo eraikinak berak energia gehiago sortzea.
Eraikuntza industrializatuko proiektua.