"Gure adituek gure laborategi berritzaile batzuk erakutsi dizkiete, hala nola 3D inprimaketakoa, eraikuntzako DigiLab, Kubik eta Smart Mobility Lab".
SACYR hartu dugu TECNALIAren instalazioetan, eta eraikuntza-sektorearen erronkei eta aukerei buruz eztabaidatu dugu
Jardunaldi bete-betea izan da; besteak beste, mintzagai izan ditugu eraikuntza iraunkor eta digitala, garraio-azpiegitura adimendunak, hiri-mugikortasun jasangarria, energia-trantsizioaren eginkizuna eta ur-baliabideen kudeaketa, eta nola lagundu dezakeen teknologiak erronka horiei aurre egiten eta sortzen diren aukerak aprobetxatzen.
Gure adituek gure laborategiberritzaile batzuk erakutsi dizkiete, hala nola 3D inprimaketakoa, eraikuntzako DigiLab, Kubik eta Smart Mobility Lab.
Oso jardunaldi aberasgarria izan da, eta, gaur egun elkarlanean egiten ari garen proiektuak analizatzeaz gain, etorkizunean ere elkarlanean jarraitzeko bideak aztertu ditugu.
Eraikuntza-hondakinak eta ekonomia zirkularra
Joan den urtearen amaieran sortu zen VALREC proiektua, Surge Ambiental eta Valoriza (Sacyr Taldea) buru direla, eta TECNALIAk bazkide teknologiko gisa parte hartzen du. Proiektuaren helburu nagusia da eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (EEH) ekonomia zirkularra sustatzea, soluzio berritzaileen bidez.
VALRECek ingurumen-inpaktu handia sortu nahi du. Alde batetik, parte hartzen duten enpresen karbono-aztarna % 20 inguru murriztu nahi du, abiapuntuko egoerarekin alderatuta. Gainera, baliabide mineralen zirkularitatea % 30 inguru handitu nahi du, balio erantsi handiagoa duten produktuetara bideratuta; hala, urtean bi milioi tona EEH isurtzea saihestuko litzateke.
Enpresetan 17,2 milioi euroko inpaktu ekonomikoa lortuko litzateke bi milioi euroko inbertsio pribatua eginda, emaitzak ustiatzearen ondorioz.
Gizartean, berriz, ekimenari esker enplegua sortuko da, profesionalak prestatuko dira, eta teknologia digital eta berdeen inguruko ezagutza sortuko da eraikuntzako eta balorizazioko enpresen artean.
VALRECi buruzko informazio gehiago
- VALREC, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetan (EHH) ekonomia zirkularra sustatzeko ekimena
- Surge Ambiental eta Valoriza (Sacyr Taldea) dira VALREC ekimenaren buru, hauekin batera: ALLGAIER MOGENSEN, ADCORE, SIKA, SODIRA, HORMICRUZ, KOLOKIUM eta GBCe (Green Building Council España). Eginahal horretan, babesa eskaintzen dihardute TECNALIAk, Eraikuntza Zientzietako Eduardo Torroja Institutuak (IETCC) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak.
2020ko laguntza-deialdiaren esparruan diruz lagundutako proiektua da VALREC, eta haren xedea da I+Gko lankidetza publiko-pribatua hobetzen laguntzea Madrilgo ekonomiarako garrantzi estrategikoa duten arloetan, Berrikuntza Irekiko Guneek (berrikuntza-hubak) eginiko trakzio-proiektuen inguruan, betiere Espezializazio Adimendunerako Ikerketarako Eskualde Estrategiaren barruan (RIS3).
Madrilgo Erkidegoko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Operatiboko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du.