"Automatizazioa, digitalizazioa eta integrazioa hondakinen kudeaketaren zerbitzura dauden informazio-ereduetan”
EEHen balorizazioa eta sailkatzeko metodologia
TECNALIAk RECONMATIC Europako ekimenean parte hartzen du, hau da, “Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) modu jasangarrian eta zirkularrean kudeatzeko soluzio automatizatuak” ekimenean. Helburu nagusia da eraikin bat, obra bat... eraitsi aurreko materialak eta produktuak bereizteko prozesuan robotika aplikatzea, adimen artifizialeko printzipioekin.
Digitalizazioa berrikuntzarako zutabe da orain artean eskuzkoak eta kostu altukoak –bai ekonomiaren ikuspegitik, bai ingurumenaren ikuspegitik– izan diren prozesuetan. Horrela, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua indartzen dugu.
Zero hondakinen helburua
RECONMATIC proiektua iazko uztailetik dago martxan, eta 48 hilabeteko iraupena aurreikusten zaio. Europako zenbait herrialdetako eta Txinako adituek eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH) kudeatzeko egungo jardunbideak aztertuko dituzte, eta haiek minimizatzeko eta balorizatzeko teknologia garatuko dute. Gure egitekoa da Europako Batzordeak aldarrikatzen duen zero hondakinen helbururako bidea erraztea.
“Proiektu hau Horizon Europe programak finantzatzen du”