Berria

Europako Batzordeak eta Adimen Artifizialaren, Datuen eta Robotikaren Elkarteak elkarrekin 2.600 milioi euro inbertitzeko hitzarmena sinatu dute

2021ko uztailaren 16a
Robótica

ADRAk teknologia horiek dituzten komunitateak koordinatuko ditu, inbertsio pribatua sustatuko du, eta funtsezko erronkei heltzeko finantziazio publikoa bideratuko du

Europako Batzordeak eta Adimen Artifizialaren, Datuen eta Robotikaren Elkarteak (ADRA) Memorandum of Understanding (MOU) edo aldebiko hitzarmen bat sinatu dute, adimen artifizialerako, datuetarako eta robotikarako Europako erreferentzia-puntu izan dadin. 2021-2030 urteetan Europako adimen artifizialeko, datuetako eta robotikako erronka nagusiei heltzea da helburua.

ADRA elkarteak lehiakortasuna, gizarte-ongizatea eta ingurumen-alderdiak sustatzen ditu Europan, munduan adimen artifiziala, datuak eta robotika ikertzen, garatzen eta ezartzen buru izateko, Europako funtsezko eskubide, printzipio eta balioetan oinarrituta.

Maiatzaren 21ean sortu zuten erakunde hauek: Big Data Value Association (BDVA), Europako Adimen Artifizialeko Laborategien Konfederazioa (CLAIRE), Ikaste eta Sistema Adimendunen Europako Laborategia (ELLIS), Adimen Artifizialeko Europako Elkartea (EurAI) eta Robotikako Europako Elkartea (euRobotics).

TECNALIA, Jon Agirre Ibarbia Fabrikazioko eta Robotikako Ikerketa Estrategikoko Programen arduradunaren bidez, ADRAko zuzendari-panelaren parte da. Berrikuntzako azpiegitura koherente eta ekosistema efiziente bat eraikitzen laguntzen ari da, etorkizuneko hedapenak, norbereganatzeak eta ikerketak sustatzeko, funtsezkoak baitira Europako adimen artifizialak, datuek eta robotikak aurrera egin dezaten.