Berria

Europako eraikuntza jasangarri eta zirkularraren arloko berrikuntzan laguntzen dugu

2024ko uztailaren 1a
Innovación en construcción sostenible y circular en Europa

"Gure helburua da berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eraikuntza berriaren eta zaharberritzearen bizi-ziklo osoan zehar"

Europako ingurune eraikia deskarbonizatzen eta eraldatzen laguntzen dugu, Europako eraikuntza jasangarri eta zirkularraren arloko berrikuntzan oinarritutako soluzioen bidez

DRASTIC ekimenak Europako ingurune eraikia eraldatu nahi du, karbono gutxiko soluzio zirkular eskuragarri eta berritzaile batzuen bidez. Soluzioak bost erakusletan probatuko dira, eremu geografiko desberdinetan, zeinek EBko eraikin-mota guztien % 80 inguru ordezkatzen baitituzte.

Europako eraikuntza jasangarri eta zirkularraren arloko berrikuntzaren bidez, helburu ezartzen da berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eraikuntza berriaren eta zaharberritzearen bizi-ziklo osoan zehar, baita eraikuntzako materialen karbonoa murriztea ere, lehengaiak erauztetik haien balio-bizitzaren amaierara arte.

Ekimeneko beste bazkide batzuekin batera, TECNALIA buru da zeharka proiektuaren trazabilitate digitalean: etiketatze adimenduneko eta ikuspegi artifizialaren bidezko diagnostikoko sistemak eta berrerabilitako eraikuntza-produktuetarako pasaporte digitalaren prototipoak egituratzen ditu, sektorearen zirkulartasuna hobetzeko. Hala, eraikuntza jasangarrirako teknologian eta berrikuntzan duen esperientzia ematen du TECNALIAk.

Eraikuntzaren sektoreko erronka esanguratsuak

Erronka esanguratsuei egin behar die aurre Europako eraikuntzaren sektoreak: energia-kontsumoaren % 40 inguru eta berotegi-efektuko gasen emisioen % 36 sortzen ditu eraikinen erabilera operatiboak. Horretaz gain, lehengaien erauzketaren % 50 eta hondakinen % 36 eragiten ditu sektoreak.

Erronka horiei heltzeko, ikuspegi holistiko batetik eraikuntza-materialen bizi-zikloaren errendimendua hobetzeko soluzioak sustatzen ditu DRASTIC ekimenak.

Proiektuaren bidez, horrenbestez, jasangarritasuna eta zirkulartasuna ebaluatzeko ikuspegi berritzaile bat garatuko da. Halaber, goitik behera aldatuko du balio-kateko eragileen artean datuak homogeneizatzeko, arakatzeko eta partekatzeko modua. Teknologia berritzaileak erabiliz, berdintasuna, efizientzia termikoa, aktiboen identifikazioa, ziklo anitzeko trazabilitatea eta onarpen soziala ebaluatzeko datuetan oinarritutako tresnak hobetuko dira.

Europar Batasuna

DRASTIC proiektuak ikerketako eta berrikuntzako Horizon Europe programaren finantzaketa jaso du, 101123330 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.