“Klima-aldaketari aurre egitea guztion ardura da, eta TECNALIAn konpromiso hori gure DNAn daramagu”
European Green Deal tresna jarri du abian Europar Batasunak klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko
European Green Deal edo Europako Itun Berdea 2019an jarri zuen abian Europar Batasunak, klima-krisiari aurre egiteko tresna gisa. Europar Batasunak hemendik 2050era klima-neutraltasuna lortzea du helburu nagusia. Hau da, isurtzen den adina CO2 ezabatzea edo atmosferatik xurgatzea, eta, hala, emisio garbiak zerora ekartzea.
Epe hurbilago batean, helburua da berotegi-efektuko gasen emisio garbiak % 55 murriztea 2030erako, 1990eko emisioekin alderatuta.
Itun honen bidez, EB eraldatu nahi da, baliabideen erabileran eredu ekonomiko jasangarri, moderno, lehiakor eta efiziente bat baliatuz, mundu osoari mesede egingo diona, pertsonarik eta lekurik bazter utzi gabe.
European Green Dealen onura nagusiak
- Aire, ur eta lur garbiak, aldi berean biodibertsitatea ahalbidetzen dutenak.
- Eraikin berrituak eta energetikoki efizienteak
- Janari osasungarria denon eskura
- Garraio publiko gehiago
- Energia garbiagoa eta punta-puntako berrikuntza teknologikoa
- Iraunkortasun handiagoko produktuak, konpondu, berrerabili eta birzikla daitezkeenak
- Etorkizunera begirako enplegu jasangarriak eta trantsiziorako gaitasunen prestakuntza
- Industria erresilientea eta globalki lehiakorra
Finkatutako helburuak lortzeko, Europako Batzordeak zenbait proposamen egin ditu kliman, ingurumenean, energian, garraioan, nekazaritzan, finantzazioan, eskualdeen garapenean eta industrian jarduteko, ikerketa eta berrikuntza funtsezko zeharkako palankatzat hartuta.
Basque Green Deal
Eusko Jaurlaritzak bat egin du, euskal gizarterako bere ibilbide-orriarekin, Basque Green Deal edo Euskadiko Itun Berdearekin. Itunak garapen ekonomiko bidezkoa eta jasangarria lortu nahi du, funtsezko sektoreak elkarrekin lotuz, hala nola zientzia eta teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa eta elikadura-katea.
TECNALIA eta Green Deal
TECNALIAn enpresekin eta erakundeekin lan egiten dugu, haien lehiakortasuna modu jasangarrian handitzeko eta, hala, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Ikerketa eta berrikuntza teknologikoa oparotasun bihurtzen dugu, enpresetarako eta gizarterako aldaketa-eragile gisa jardunez.
Etengabe bilatzen dugun eragin bikoitz horren ondorioz, Green Deal gure DNAn daramagu, mundua leku hobea izan dadin lortzea baitugu helburu.