"4.0 mantentze-plataforma aitzindari bat garatu dugu Euskalduna Jauregian, BIM ereduan eta errealitate areagotuan oinarritua"
4.0 mantentze-plataforma berriak aukera emango du biltzar-zentroaren behar logistikoak aurreikusteko eta funtzionamendua hobetzeko
Euskalduna Jauregia da ezaugarri horietako azpiegituren artean biki digital bat ezarri duen lehena. Eredu hori gai da sor daitezkeen arazoei aurrea hartzeko, eraikinaren beraren mantentze-lanak ahalik eta gehien errazteko eta funtzionamenduan laguntzeko. Halaber, aukera emango du jarduera-denborak hobetzeko eta makina eta azpiegituren balio-bizitza luzatzeko.
Innovae, Sisteplant, Saltoki eta Ondoan enpresekin batera garatu dugun 4.0 mantentze-plataforma aitzindaria BIM ereduan eta errealitate areagotuan oinarrituta dago.
Teknologiari buruz
Biki digitalaren teknologiak elementu baten erreplika digital bat sortzen du, sentsore bidez haren funtzionamenduaren datuak denbora errealean jasotzeko. Hala, simulazioak egin ditzakezu, egoera berrietan zer portaera izango duten aztertzeko. TECNALIAn horrelako teknologiak garatzen ditugu industria-prozesuen, instalazioen, hirien eta eraikinen errendimendua hobetzeko.
Biki digital horren bidez, plataformak makinen portaeran izan diren ustekabeko aldaketak adierazten dizkie teknikariei, mantentze-lan prebentibo eta seguruak egin ditzaten.
Mantentze-prozesu hori guztia tokian bertan bermatzen da, errealitate areagotuko jarraibide gidatuen bidez. Horrek aukera ematen dio teknikariari lanean esku libreko funtzioa erabiltzeko, eta, hala, erraz eta modu intuitiboan eskuratu dezake eraginkortasunez lan egiteko behar den ezagutza guztia.
Barnean, erabiltzen diren teknologien konbinazioak etengabe elikatzen eta eguneratzen du instalazioen egoerari buruzko informazioa.
Hedabide hauek eman dute proiektuaren berri
**TWIN 4.0 proiektua Enpresen I+G jarduerari laguntzeko Eusko Jaurlaritzak duen Hazitek programak finantzatu du, zeina Eusko Jaurlaritzak eta EBk finantzatzen baitute, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez (EGEF).