Euskelec lehiaketak jarduera esperimental eta sortzailea ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoa sortzeko elementu pedagogiko gisa ezartzen du
Euskelec lehiaketan, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraikitzen dute, oinarri eragile komun baten gainean: motorra, motor-kontrolagailua eta bateriak. Helburua da talde-lana sustatzea eta jarduera esperimental eta sortzailea ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoa sortzeko elementu pedagogiko gisa oinarritzea.
Taldeak, Tknikak eta Alterityk antolatuak, bateria eta motor berarekin lehiatzen dira; elementu horiekin, lehiaketako araudiaren araberako ibilgailu bat eraikitzen dute.
Maiatzaren 6an, Automotive Intelligence Center-en (AIC), 1. fasearen ekitaldia egin zen; taldeek beren proiektuak aurkeztu zituzten epaimahai espezializatu baten aurrean, eta aurreegiaztapen batzuk egin zitzaizkien eserleku bakarreko ibilgailuei. Miguel Allende TECNALIAko Automozio Arloko Kontrol Sistemen zuzendari teknikoa epaimahaiko izan zen, eta eserleku bakarreko ibilgailuen ezaugarriak zenbait ikuspegitatik baloratu zituen: taldearen antolaketa, ibilgailuaren kontzeptua, berrikuntza eta eskema elektrikoa, etab.
Informazio gehiago
Maiatzaren amaieran egingo da lehiaketaren ekitaldi handia, Bilbon, Itsas Museoaren ondoan.