Berria

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batera ari gara lanean 2021eko KSITek proiektuan, kulturaren eta sormenaren industriaren digitalizazioa sustatzeko

2021ko martxoaren 26a
Default image  post type alt

Interesa duten enpresek proiektu bat aurkeztu behar dute hornitzaile teknologiko batekin batera, teknologietan oinarritutako soluzioak garatzeko

2021eko KSIT programa Kultura eta Sormen Industrien (KSI) esparrura bideratua dago, eta KSIen eta sektore teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du, merkatu globalagoetara zuzendutako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatzeko. Horretaz gainera, aukera eta garapen-gune berriak eta sinergiak sortzen ditu.

Interesa duten enpresek proiektu bat aurkeztu behar dute hornitzaile teknologiko batekin batera, teknologietan oinarritutako soluzioak garatzeko; teknologia horiek izan daitezke, adibidez, multimedia-edukien prozesamendua, ordenagailu bidezko grafikoak, konputazio mugikorra eta nonahikoa, ordenagailu bidezko ikusmena eta datu-analisiak eta hizkuntza-teknologiak.

Eskaerak martxoaren 1etik apirilaren 30era egin behar dira, Euskadi.eusen eskuragarri dagoen formularioan. Ondoren, proiektuak baloratu egingo dira Balorazio Batzordean, non parte hartzen baitu TECNALIAk.

Informazio gehiago

KSITek programak 300.000 euroko aurrekontua du guztira, eta proiektu bakoitzeko 5.000 eta 10.000 euro arteko laguntzak emango dira.