"Fatxada aireztatuko finkatze-elementuen ebaluazioa EAD 090034-00-0404 arauan oinarritu da"
Sto Ibéricak solaskide bakarra izan du prozesu osoan, eta, hala, ETAk lortzeko prozesua bizkortu eta erraztu du.
Emandako ETA (Europako Ebaluazio Teknikoa) berriek —ETA 20/0758, ETA 20/0759, ETA 20/0760 eta ETA 20/0761— fatxada aireztatuak finkatzeko osagaien prestazioak ebaluatzen dituzte, batez ere portaera mekanikoari eta segurtasunari dagokienez; Sto Ibéricak merkaturatzen dituen Stoventec Glass V, Stoventec Ceramic Slim, Stoventec Ceramic Extruded eta Stoventec Ceramic Compact Visible/Hidden erreferentziak.
Horretarako, ETAek estalitako finkatze-osagaiei zenbait saiakuntza egin zaizkie gure segurtasun estrukturaleko laborategian. Saiakuntza horiek 090034-00-0404 EADak ("Kit composed by subframe and fixings for fastening cladding and external wall elements") agindutakoak dira.
TECNALIAren laborategietan egindako saiakuntzak
Besteak beste, haize-kargaren saiakuntzak edo osagaien gaineko karga horizontal eta bertikalen saiakuntzak egin dira: haien bidez, osagaien portaera mekanikoaren karakterizazio osoa egin daiteke. Beste ezaugarri batzuk ere ebaluatu dira, hala nola suarekiko erreakzioa eta korrosioa, ETAetan sartzeko.
ETA horiek Ebaluazio Teknikorako Erakunde (OET) gisa egin ditu TECNALIAk, 305/2011 (EU) Eraikuntza Produktuen Erregelamenduaren esparruan produktu berritzaileak ebaluatzeko izendatutako erakunde gisa, eta European Organisation for Technical Assessment (EOTA) erakundeko kide den aldetik. Haren barnean ematen dira horrelako dokumentuak.