Berria

FITURen berrikuntzaz, teknologiaz eta zibersegurtasunaz aritu ginen

2022ko otsailaren 9a

"Jesús Herrerok eta Óscar Lagek datuen balioa nabarmendu dute, honen bidez: “Brokel: datu sentikorrak partekatzeko eta ustiatzeko plataforma”.

Turismoko teknologia-zentroen taldeak turismo-sektoreko zibersegurtasunari buruzko ebook bat egin du

Turismoko Plataforma Teknologikoak –THINKTUR– zibersegurtasunari buruzko ekimenak eta proiektuak partekatzen diren ebook hau aurkeztu du FITURen (deskargatu online). TECNALIAren kasuan, Jesús Herrerok eta Óscar Lagek datuen balioa nabarmendu dute, honen bidez: “Brokel: datu sentikorrak partekatzeko eta ustiatzeko plataforma”.

TECNALIAk hainbat erakunderekin batera lan egin du pandemiak gehien eragin dien sektoreetako bat indartzeko eta lehiakortasuna areagotzeko proposamen teknologikoak aurkezten. Halaber, Segittur eta ITHrekin jardun du FITURen aurkeztu diren turismo-sektoreko berrikuntzari, teknologiari eta jasangarritasunari buruzko foro teknologikoetan.

Horrez gain, Gaia-Xen Espainiako hub-aren lehen tailerrean parte hartu du, turismoko datuen gunea sortzeko, eta datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako berrikuntzarako.

Jasangarritasuna eta ingurumena turismo-sektorean

Sektore honetako beste kontu kezkagarri bat jasangarritasuna eta ingurumena dira. Asier Maiztegi TECNALIAko jasangarritasun-adituak FITUR Techy foroan parte hartu zuen, eta gai hauei buruz aritu zen: deskarbonizazioak zer eragin duen turismo-sektorean; digitalizazioaren eta berrikuntzaren inguruan dauden aukerak, zeinak lantzen ari baitira ikuspegi batetik baino gehiagotatik. Era berean, Next Generation Europako funtsetan oinarritutako proposamenak eta proiektuak egiten ari dira.

Suspertze-plan horrek, eraldaketa digitalak eta trakzio-proiektuen diseinuak bultza egingo diote turismo-sektorearen susperraldiari.