Berria

Gauzen Interneteko hornidura-katearen segurtasuna hobetuko dugu

2023ko abenduaren 20a
Mejoramos la seguridad de la cadena de suministros de IoT

"Gauzen Interneteko hornidura-kate osoa babesteko plataforma bat garatzen ari gara"

Garatzaileen, segurtasun-adituen, hornitzaile teknologikoen eta zerbitzu-operadoreen laguntzarekin, plataforma bat garatzen ari gara gauzen Interneteko hornidura-kate osoa babesteko

Datuen pribatutasuna eta osotasuna babesteko, TECNALIAk gauzen Interneteko eragiketen segurtasuna eta fidagarritasuna hobetu nahi ditu, hornidura-kateetako eragile eta etapa guztiak barne hartzen dituen esparru integratu baten bidez.

IoT-gailuak datuak biltzeko eta transmititzeko diseinatuta daude, eta, ondorioz, datuak atzeman eta lapurtu dakizkien arriskua dute.

Metodologia berriak: etxeak, industriak eta hiriak

Proiektuaren helburua da monitorizatzeko, probatzeko eta baliozkotzeko hainbat mailatako metodologia integratu bat sartzea, zeinek barne hartzen baitituzte gauzen Interneten sistema orokorra zein banakako osagaiak.

Enpresen zibersegurtasunari ahalik eta eraso gutxien egin diezazkioten, eta etxe, industria eta hirien karbono-emisioak murriztu daitezen, hiru erabilera-kasutan baliozkotuko dira: etxeak, industriak eta hiriak. Horren barruan, TECNALIAk automobil konektatuaren bere demo-plataforman baliozkotuko ditu proiektuan garatutako metodologia eta osagaiak.

Security-by-design paradigman oinarritzen da proiektua. Filosofia horrek produktu baten ekoizpen-prozesuaren etapa bakoitzean txertatu nahi du segurtasuna: barne hartzen ditu proiektuaren baliozkotzea eta segurtasuna ziurtatzea zein proiektuaren bizi-zikloaren etapa guztiak.

Zibererresilientziari buruzko Europako Legearen proposamenaren betekizunekin bat datorren erreferentzia-eredu operatibo bat emango du security-by-design ikuspegi berri horrek.

IoT-ekosistemaren balio-katea

IoT-ekosistemaren balio-kate guztiak osatzen du proiektu hau gauzatzen ari den partzuergoa: zerbitzu-operadoreak, jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak (OEM), teknologia-hornitzaileak, garatzaileak, segurtasun-adituak, bazkide akademikoak eta ikerketa-bazkideak.

Hungariako ATOS enpresak koordinatuko du proiektua, zeinean Murtziako Unibertsitatea eta TECNALIA partaide baitira, besteak beste. Bestalde, azken erabiltzaileek laborategi biziduneko ingurune bat erabiliz hartuko dute parte.