“Ekitaldian zehar, gertutik ikusi ahal izan genuen gure laborategi flotatzailea, itsas zabalean garapenak probatzeko paregabea dena”
Joan den ekainaren 20an, Harshlab Day ospatu genuen, eta saiakuntzak aurkeztu genituen gure Harshlab laborategi flotatzailean
Joan den ekainaren 20an, HarshLab Day egunaren beste edizio bat egin genuen, HarshLab gure laborategi flotatzailea ezagutzera emateko, 2018ko udan instalatu zenetik gure bezeroentzat egindako erabilerak erakutsiz.
Ekitaldiaren aurkezpenak
- Topaketan, María Alonsok eta Pablo Benguriak HarshLaben ezaugarriak eta erabilera potentzialak aurkeztu zituzten laburki, bai eta kokatuta dagoen ingurunea ere (BiMEP).
- Ondoren, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako I+Gko bi proiektu estrategiko aurkeztu ziren: INTEGRIA eta EKIOCEAN. HarshLabek oso zeregin garrantzitsua du proiektu horietan.
- Bestalde, NATURSEA proiektua ere aurkeztu zen, Europar Batasunak finantzatua. Eta, amaitzeko, NAUTILUS, HEMPEL, ERREKA, LUMIKER, DRAGADOS eta DITREL enpresek egindako saiakuntzak eta lortutako emaitzak azaldu zizkiguten haien ordezkariek, eta orobat azaldu zuten zergatik izan zen beren jarduera berritzailearentzako bultzada bat eta lehiarako abantaila HarshLaben benetako itsas zabaleko ingurune batean, saiakuntzak egitea.
Gaiak eta amaierako bisita
Jardunaldian jorratutako gaien artean, honako hauek eztabaidatu ziren, besteak beste:
- Itsas energien etorkizuna.
- Sentsorika, itsas zabaleko edozein egituraren kostua murrizteko oinarrizko tresna gisa.
- Energia fotovoltaiko flotatzailearen potentziala.
- Itsas zabaleko energia eolikoa dela eta, itsasoan bizirauteko eskakizun berriek materialei sortzen dizkieten erronkak.
Armintzako portutik 1,6 miliara ainguratuta dagoen HarshLabera itsasontziz egindako bisitarekin amaitu zen eguna.