“TECNALIAk hasieratik dihardu sektore aeronautiko eta espazialean, eta bezeroekin proiektu ugari garatzen ari da"
Berrikuntza Batzordearen bileran, klusterraren 2022ko I+G+Bko Ekintza Plana itxi zen
HEGAN EAEko sektore aeronautiko eta espaziala biltzen duen irabazi-asmorik gabeko elkartearen Berrikuntza Batzordea TECNALIAn elkartu zen otsailaren 14an, 2022rako I+G+Bko Ekintza Plana ixteko.
Batzorde horretan, TECNALIArekin batera, beste 20 bazkide baino gehiago daude; besteak beste, Aernnova, ITP Aero eta Aciturri.
Enpresa horien ordezkariek TECNALIAren instalazio batzuk bisitatu zituzten, hala nola zibersegurtasuneko laborategia eta Smart Mobility Lab laborategia (mugikortasuneko irtenbide analitikoak), eta sektore aeronautiko eta espazialaren sektorera bereziki bideratutako material, prozesu eta lotura berrietan egin ditugun azken aurrerapen teknologikoak ikusi zituzten.
Sektore aeronautiko eta espazialarentzako proiektu-ideia berriak
Bisitaren ondoren, workshop bat antolatu genuen, eta, bazkideekin eta gonbidatutako hainbat erakunderekin batera, etorkizunean lankidetzak sor ditzaketen ideiak eta ekimenak proposatu genituen.
TECNALIAk hasieratik dihardu sektore aeronautiko eta espazialean, eta bezeroekin proiektu ugari garatzen ari da. Ikusi gure katalogoa sektore horiei zuzendutako gaitasun teknologikoak ezagutzeko.