Espainiak puntako berrikuntza-ekosistema du hidrogenozko bateriak eta pilak fabrikatzeko
Espainiako enpresek protagonista izan nahi dute etorkizuneko mugikortasunean. Elektrizitatea metatzeko sistemak (era guztietako ibilgailu elektrikoetarakoak) zentro teknologikoak —hala nola TECNALIA— eta mugikortasunaren sektoreko enpresak elkarrekin garatzen ari diren proiektuen parte dira.
Bateria elektrikoak zabaltzeko eta ibilgailuetan jartzeko, kostuak murriztu egin behar dira. Mikel Lasa InnoEnergy Iberiako CEOaren arabera, "2025. urtean, ibilgailu elektrikoak erabat lehiakorrak izango dira, eskala-aurrezpenariari, hobekuntza teknologikoari, azpiegiturari eta erregulazioari esker".
TECNALIAn zenbait ekimenetan ari gara lanean; adibidez, hidrogenoaren garapeneko balio-katean, eta erregai-pilan erabiltzen diren materialetan. M2Fren bateria eta kargatze-sistemen lantaldearen buru ere bagara.
Informazio gehiago
- «Espainia, erregai-bateria eta -pilen fabrikatzaile» jardunaldi birtuala, Automozioko Hornitzaileen Espainiako Elkarteak (Sernautok) antolatua, Move to Future (M2F) Automozioko eta Mugikortasuneko Espainiako Plataforma Teknologikoarekin batera.
- Hidrogenoaren Zentro Nazionala eta TECNALIA elkartu dira, hidrogenoa energia-bektore gisa garatzea eta ezartzea sustatzeko