Berria
Datu-teknologiari buruzko munduko I. konferentzian hartu dugu parte
Berria
IBFa "deep-tech"ari buruzko inbertsio korporatiboko eta berrikuntza irekiko topaketa bihurtu da; dagoeneko 25 ediziotik gora egin dira, eta, 2012. urteaz geroztik, 125 negozio-aukera baino gehiago aurkeztu dituzte.
Hidrogenoaren balio-kateari lotutako enpresen berrikuntzako, corporate venturingeko eta inbertsioko unitateetako 100 parte-hartzaile, ekintzaile eta korporazio baino gehiago, bilduko dira Inspiring Business Forum-en.
IBF foroa, TECNALIAk eta TECNALIA Venturesek antolatua, deep-techeko inbertsio korporatiboko eta berrikuntza irekiko foro bihurtu da; dagoeneko 25 ediziotik gora egin dira, eta, 2012. urteaz geroztik, 125 negozio-aukera baino gehiago aurkeztu dituzte.
Azken edizio honek, zeinak Bizkaiko foru-aldundiaren laguntza izan baitu, trantsizio energetikoak eta, bereziki, balio handiko hidrogenoari lotutako proiektuek merkatuan eragiten duten disrupzioak dakartzan aukerak izan ditu ardatz.
Alex Beláustegui TECNALIAko presidente eta Ingeteameko zuzendari korporatiboa izan zen buru lehenengo saioan, non berrikuntza kolaboratiboko proiektuak jorratu baitziren.
Elías Unzueta Petronor Innovacióneko gerenteak Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu zuen balio-kate osoaren ekimen eragile gisa. Samuel Pérez Iberdrolako prospektiba teknologikoko arduradunak hidrogeno berdearen alde egin zuen eta merkatuak bultzatutako proiektu batzuen xehetasunak eman zituen, hala nola hauena: Fertiberiarentzat amoniako berdea ekoizteko egindako proiektua eta "H2-aren euskal Y” zehar-proiektua, hidrogeno berdea oinarri duen industria-eredu bat lortzeko egina.
Azkenik, Carina Krastel European Green Hydrogen Acceleration Center-eko (EGHAC) zuzendariak balio-katearen arabera lerrokatutako ekimen batzuk aurkeztu zituen, hala nola “H2 Green Steel” suediar proiektua, zeinak lankidetza bat egituratzen baitu altzairua CO2-rik gabe ekoizteko instalazio bat eraikitzeko.
Asier Rufino TECNALIA Ventures-eko CEOak bide eman zion ekitaldiaren atal nagusiari, lau negozio-aukera aurkeztuta. “IBFaren fokua Deep-tech aukeren garapenean dago; aukera horiek arrisku bikoitza dute: teknologikoa eta merkatu-arriskua. Trukean, industria-esparruan balio-kate berriak antolatuko dituzten enpresa eragileak sortzeko ahalmena dute.”
Aukera horietako bakoitzean hidrogenoa ekoizteari, metatzeari eta garraiatzeari loturiko arazoak jorratu ziren, eta ibilbide-orriak eta korporazioekiko eta ekosistema ekintzailearekiko lankidetza-beharrak mugarritu zituzten.
Andrés Galnares H2SITE-ko CEOak honela adierazi zuen: “H2SITE 12 urteko ikerketaren emaitza da, eta bi hanka lotzen ditu: mintz bat, zeinak TECNALIAk jartzen baitu, eta erreaktore bat, Eindhoveneko Unibertsitatean garatua, non multinazional batek ere parte hartzen baitu —ENGIEk— merkaturatzeko moduko produktu bat lortzeko.”
Itxiera-ekitaldian ekintzaileen eta enpresen arteko lankidetza izan zuten hizpide, eta pertsona hauek hartu zuten parte:
Mahai-inguruaren moderatzailea Sergio Bandinelli TECNALIA Ventures-eko Negozio Garapeneko zuzendaria izan zen. Adierazi zuen beharrezkoak direla TECNALIA Ventures eta haren gisako erakundeak potentzial handiko proiektuak eta merkatuko arazoak konpontzen dituztenak eraikitzeko, talentu ekintzailearekin eta kapital adimenduna eta industria-ahalmenak ematen dituzten enpresekin.
Aipu nabarmenak
Corporate venturingaren zeregina enpresetara iritsi da eta geratu egingo da. Hazten eta heltzen ari da. Luis Emilio Martinez Gavira, ENAGAS.
Egungo egoerak eta duela 10 urtekoak ez dute elkarren antzik; garai hartan, berrikuntza irekia kontzeptu akademiko soila zen. Dena den, bide luzea dugu aurrean. Enpresetako negozio-unitateetan berrikuntza-unitateak falta dira. Mikel Lasa, EIT InnoEnergy.
Enpresa txiki eta ertainei dinamika horri buruz hitz egiten diegunean, ez dakite zer den eta nolabaiteko beldurra ere sumatzen zaie.. BIND 4.0 plataformaren hurrengo edizioan, enpresa txiki eta ertainak ere egongo dira, aldaketa kulturala eragiteko eta eboluzionatzeko. Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritza.
Enpresetan oztopo bat dagoela ikusi dugu, berrikuntza irekiko estrategiarik ez dutelako. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundian laguntza espezifiko bat abiarazi dugu, berrikuntzako lankidetza-planak prestatzeko. Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko foru-aldundia
Bi oztopori heldu behar diegu: batetik, arrisku-gogoa aldatu beharreko freno bat da, ikuspegi kulturaletik; eta bestetik, deept-techeko startup enpresek inpaktu handia izan dezakete herrialde mailan, eta inbertsio handiak behar dituzte. Andrés Galnares, H2SITE.
Informazio gehiago
Inspiring Business Forum-en aurkeztutako negozio-aukerei buruzko informazioa esteka honetan kontsultatu daiteke: