"MWCC 2020an sortu zen, Madrilek eta Espainiak ingeniaritzaren, eraikuntzaren eta arkitekturaren arloan mundu mailako erreferente gisa duten posizionamendua finkatzeko asmoz"
MWCC hiri-soluzioetan espezializatutako nazioarteko elkarte bat da, 150 erakunde publiko eta pribatuk baino gehiagok osatua
Madrilen daude nazioarteko unibertsitate onenak, eta, beraz, prestakuntzaren buru izan nahi du, Madrilgo eta Espainiako unibertsitateen eta negozio-eskolen bidez; Madrilek eta Espainiak berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta enpresa- eta lanbide-jardunbide egokien hub gisa duten posizioa hobetu nahi du; eta jasangarritasunean oinarritutako hiri-eredu berriak proposatu nahi dizkio gizarteari.
Erakunde laguntzaile gisa parte hartuko dugu
TECNALIA erakunde laguntzaile gisa sartu da proiektu horretan, zeinean administrazio publikoko agenteek, enpresek, fundazioek/elkarteek, institutu teknologikoek eta unibertsitateek parte hartzen baitute. Hala, hirietako ingeniaritza-, eraikuntza- eta arkitektura-sektorean parte hartzen duten agenteen espektro guztia ordezkatuta dago.
David García Núñez MWCCko lehendakariaren hitzetan, “TECNALIA sartzeak berrikuntzaren aldeko apustu garbia dakar garatzen ditugun hiri-soluzioen proiektuetan”.