Berria

Ibilgailu baten osagaien mapa interaktibo berria

2022ko otsailaren 21a
Mapa-interactivo-componentes-vehículo

"SERNAUTOrekin lankidetzan ari gara zenbait proiektu teknologikotan mundu osoko hainbat ibilgailu- eta osagai-fabrikatzailerekin"

Espainiako Automozio Hornitzaileen Elkarteak infografia interaktibo bat sortu du ibilgailu baten osagai nagusiekin

Automozio-hornitzaileek ibilgailuaren balioaren % 75 ematen dute. "Osagaien mapa" birtual eta interaktibo honen bidez, argi eta garbi ikusten da industria horrek zer-nolako ekarpena egiten duen eta zer gaitasun teknologiko dauden Espainian osagai eta sistema horiek garatzeko.

Gure herrialdean fabrikatzen edo hornitzen diren sistema eta osagaien aukera zabala hurbildu nahi zaio gizarteari. Halaber, garrantzitsua da ibilgailu baten garapenaren atzean dauden erakundeen ekosistema zabala erakustea.

Lehen fasean, ibilgailua osatzen duten osagaien familia handiak irudikatu dira, lau propultsio-motak kontuan hartuta: barne-errekuntza, hibridoa, elektrikoa eta hidrogenoa.

Infografiaren bidez, edozein ibilgailuren zatiak ikusten dira, eta ibilgailuaren osagaiak lau kategoria handitan sailkatuta ezagut daitezke: xasisa edo plataforma; karrozeria; bidaiari-lekua; eta segurtasun-sistemak eta ADAS sistemak.

TECNALIA eta SERNAUTO

Ikerketan, garapenean eta berrikuntzan (I+G+B) egindako inbertsio handiari esker, ibilgailuetako osagaiak gero eta sofistikatuagoak dira teknologikoki: horri esker, gero eta seguruagoak, efizienteagoak, konektatuagoak eta automatizatuagoak dira.

Horretarako, TECNALIA, SERNAUTOko bazkide teknologiko gisa, zenbait proiektu teknologikotan elkarlanean ari da mundu osoko hainbat ibilgailu- eta osagai-fabrikatzailerekin.