Berria

Ibilgailuen eta haien ingurunearen mugikortasun konektatu eta automatizaturako zibersegurtasunaren normalizazioko UNE txostenean parte hartu dugu

2021ko apirilaren 26a
Ciberseguridad en Ámbito del Vehículo

TECNALIAk zibersegurtasunean duen esperientziak sistemen, prozesuen eta zerbitzuen erresilientzia handitzeko aukera ematen du

UNE Espainiako Normalizazio ErakundeakIbilgailuen eta haien ingurunearen mugikortasun konektatu eta automatizaturako zibersegurtasunaren normalizazioko txostena” argitaratu du. Azterketa horren helburua da aurrea hartzea garraio-sistema kooperatibo adimendunetan espero diren garapenei eta ibilgailuen eta ingurunearen arteko konektagarritasuneko aurrerapenei. Gainera, garraio-sistema bikain horietan behar diren elementu guztien interoperabilitatea eskaintzeko eta sistema hain kritiko horiek behar besteko bermea izan dezaten behar diren segurtasun- eta pribatutasun-baldintzak estandarizatzeko aukera emango duten estandar teknikoetarako ingurune egoki bat prestatu nahi da txosten horrekin.

Gobernu mailan nahiz sektoreko eragileen artean gaur egun garatzen ari diren arauen eta erregelamenduen alorreko aurrerapenak aztertzen ditugu, besteak beste. Mugikortasun konektatu eta automatizatuaren (CAM) industriako alor orokorreko zibersegurtasunari eta pribatutasunari loturiko normalizazio-erakunde tekniko, estandar eta ekimen garrantzitsuenak identifikatzen ari gara, halaber. Ibilgailu konektatu eta autonomoen (CAV) kasuan, zehazki, garraio-sistema adimendunak (ITS) eta komunikazio- eta konektagarritasun-teknologiak ditugu.

Mugikortasun konektatua eta automatizatua

Argi gelditzen da arau tekniko berriak behar direla mugikortasun konektatu eta automatizatuaren industrian, alor horretako aurrerapen teknologikoek dakartzaten zibersegurtasun- eta pribatutasun-arriskuei erantzun ahal izateko. Txosten horretan oinarrituko dira mugikortasun adimendunaren eta ibilgailu konektatuen zibersegurtasun eta pribatutasunaren normalizazioaren alorreko etorkizuneko ekimenak; sektoreko aditu eta enpresa garrantzitsuenen ahaleginak bateratzen ditu.

Telekomunikazio Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (COITT) koordinatu du txostena. Txostena egiten, zenbait erakunde publiko, elkarte eta unibertsitate ospetsuk eta telekomunikazioaren eta zibersegurtasunaren sektoreko enpresa aditu batzuek hartu dute parte. Azpimarratzekoa da Estíbaliz Amparan eta Ángel López TECNALIAko adituen parte-hartzea.

Informazio gehiago

TECNALIAk zibersegurtasunean duen esperientziak sistemen, prozesuen eta zerbitzuen erresilientzia handitzeko aukera ematen du. Fabrikatzaileekin eta integratzaileekin jarduten dugu lankidetzan haien produktu eta sistemak diseinatzen eta garatzen, bai eta prozesuen segurtasuna eta informazioaren konfidentzialtasuna areagotu nahi duten operadoreekin ere.

Zibersegurtasunerako eta bloke-kateetarako funtsezko teknologiak: Segurtasuna eta pribatutasuna diseinutik; produktu/zerbitzu seguruak diseinatzen laguntzen dugu, teknologiak, arkitektura eta prozesuak konbinatuz; bloke-kateak eta erregistro banatuko teknologiak (DLT); babes eta kontrol industriala; kriptografia eta datuen subiranotasuna eta, azkenik, ziurtatzea eta adostasuna.