Ingurune arriskutsuetan pertsonak daudela detektatzen eta abisatzen duten sentsoreen gisa jokatzen duten computer visioneko algoritmoak garatzen ari gara.
Accenture, Iberdrola, Idom eta TECNALIA ekimen batean elkartu dira, non funtsezkoak baitira computer vision, errealitate mistoa eta datu geoespazialekiko interakzio aurreratua teknologiak 4.0 langileen segurtasunerako.
Ingurune arriskutsuetan pertsonak daudela detektatzen eta abisatzen duten sentsoreen gisa jokatzen duten computer visioneko algoritmoak garatzen ari dira lau erakundeak. Errealitate mistoa ere ari dira lantzen, langile batek zenbait gailuren bidez denbora errealean ikusi ahal izan ditzan arrisku-puntuak eta birtualki hesitutako eremu arriskutsuak, eta, hori guztia datu geoespazialei lotuta, interakzioa dagokion tokian bertan egin dadin.
Iberdrolaren Global Smartgrid Innovation Hub
Iberdrolak garapen- eta lankidetza-espazio publiko-pribatu berri bat du, Global Smartgrid Innovation Hub, oraintsu inauguratua, eta han erakutsi zen lankidetza honetan hilabeteetan egindako lana. Espazio hori, 1.000 m2-koa, konpainiak Larraskitun (Bizkaia) duen sare-egoitzan dago, eta sare adimendunak sustatzen dituzten berrikuntza eta I+G+Ba bizkortzeko asmoz sortu da. Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako lehendakariak urriaren 5ean azaldu zuenez, “berrikuntza- eta ezagutza-zentro global bat da, eta sare adimendunetako erreferentzia izan nahi du mundu osoan; trantsizio energetikoaren erronkei erantzuna eman nahi die”.
Teknologia pertsonen zerbitzura 4.0 industrian
4.0 industria kontzeptua ez ezik, “4.0 langile” kontzeptua ere sortu da; hala izendatzen dira teknologiaren ekarpenari esker beren jarduera errazago, arinago eta seguruago egin dezaketen langileak.
Azpiegitura elektrikoetako langileentzat funtsezkoa da segurtasun fisikoa; ezinbestekoak dira zintak, seinaleak eta halako babesak. Alor horretan, ordea, teknologiak ere eman dezake balio osagarri handi bat, bai norberaren segurtasunerako, bai instalazioaren segurtasunerako.