Berria

INKOLANekin batera itzuliko gara Digital Enterprise Show ekitaldira

2023ko ekainaren 7a
Digital Enterprise Show_Tecnalia

“Malagan bilduko dira goi-mailako 450 hizlari, munduan aitzindari diren 300 enpresa teknologiko eta 21.000 bisitari baino gehiago”

“Biki digitala eta adimen artifiziala hirietako azpiegitura publikoak kudeatzeko” mahai-inguruan, Smart Cities & Urban Mobility Forum-ean

INKOLANek, zerbitzu publikoen operadore handi gehienez osatutako taldeak, TECNALIArekin batera hartuko du parte Digital Enterprise Show ekitaldian, Smart Cities & Urban Mobility Forum track-ean.

Bi erakundeek elkarrekin egingo dute “Biki digitala eta adimen artifiziala hirietako azpiegitura publikoak kudeatzeko” mahai-ingurua, Smart Cities & Urban Mobility Forum-ean, Malagan, ekainaren 13an, 16:30etik 17:10era.

Gure lankide Patricia Molinaren parte-hartzea

Gure lankide Patricia Molina, Hiri eta Klima Aldaketako zuzendaria, izango da mahai-inguruaren moderatzailea, eta honako parte-hartzaile hauek izango dira: Lucía Alcibar-Arechuluaga, INKOLAN; Rosalía Herrera, Ermuko Udala; Daniel Sarasa, ZARAGOZA Ciudad del Conocimiento Fundazioa; Fernando Álvarez, Madrilgo Udala; eta Jesús Manuel Amores, Málaga Hub.

Xehetasun gehiago nahi baduzu, atsegin handiz hartuko zaitugu egun horretan bertan, 2. pabilioiko 2. Meeting Room aretoan.