Berria

INKOLANekin batera izango gara Digital Enterprise Show ekitaldian

2022ko ekainaren 2a
Digital Enterprise Show 2022

"Berrikuntza eta digitalizazioa ardatz dituen Europako foro profesional handienak goi-mailako 450 hizlari eta 12.000 parte-hartzaile baino gehiago elkartuko ditu Málagan"

Konferentzian, biki digitalaz hitz egingo dugu, hiriko elementu nagusien eta azpiegitura kritikoen erreplika birtual gisa, zeinak datu-baseetara eta sentsoreetara konektaturik baitaude

INKOLAN, zerbitzu publikoen operadore handi gehienek osaturiko taldea, TECNALIArekin batera izango da Digital Enterprise Show ekitaldian, Smart Cities & Urban Mobility Forum trackean, eta Hiriaren biki digitala, hiri-azpiegituretako datuei balioa emateko hitzaldia emango dute elkarrekin ekainaren 15ean, 17:15ean.

Hiri adimendunetan datuen balioa sortzeko eta ateratzeko tresna nagusietako bat hiriaren ekosistema hibrido bat sortzea da, hau da, fisikoa eta digitala. Eta, horretarako, biki digitalak baliatzen dira.

Hitzaldian, biki digitalaz hitz egingo dugu, hiriko elementu nagusien eta azpiegitura kritikoen erreplika birtual gisa, zeinak datu-baseetara eta sentsoreetara konektaturik baitaude. Hiriaren eta haren prozesuen eredu horrek aukera ematen du agertokiak aztertzeko, modelizatzeko, simulatzeko eta iragartzeko, baita hipotesiak egiteko ere, lagungarri izan daitezen hiri-antolamenduan erabakia hobeak hartzeko eta azpiegitura zein zerbitzu publikoak kudeatzeko, hainbat alorretan eta modu integratuan.

Datu-eredu adimenduna

INKOLANek eta TECNALIAk datu-eredu adimendun bat garatu dute hiri adimendunetako zerbitzuak edo ekimenak garatzen laguntzeko. Datu-eredu hori bi kasu pilotutan ezarri dute, Bilbon eta Zaragozan, bi hiriotako udalen laguntzarekin.

  • Bilbo: jasangarritasun-bisorea, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokaturik.
  • Zaragoza: datuen analisi-eredua eremu komertzial batean, merkataritzan dituen inpaktuak ebaluatzeko.

Xehetasun gehiago nahi baduzu, atsegin handiz hartuko zaitugu egun horretan bertan, 16:00etatik 18:30era, ROOM 4 aretoan.