"TECNALIAk apustu egiten du ekonomia zirkularraren, jasangarritasunaren, elektrifikazioaren, material berrien eta energia alternatiboen bidez automobilgintza-sektorean berrikuntza teknologikoa egitearen alde"
Jasangarritasuna finkatu da automobilgintzaren sektoreko enpresen lehiakortasunerako funtsezko palanka gisa
Uztailaren hasieran, Automobilgintzako Hornitzaileen Espainiako Elkartearen (SERNAUTO) XI. topaketa egin zen, "Automobilgintzako hornitzaileak. Jasangarritasuna lehiakortasunarekin batera" goiburuarekin. Bertan, jasangarritasunaren garrantzian sakondu zen.
TECNALIA, besteak beste ekonomia zirkularraren, jasangarritasunaren, elektrifikazioaren, material berrien eta energia alternatiboen bidez automobilgintza-sektorean berrikuntza teknologikoa egitearen alde apustu egiten duenez, partner gisa egon zen topaketan, lehen mailako automobilgintza-hornitzaileekin batera.
200 milioi euro III. PERTE VECerako
Jordi Hereu Industria eta Turismoko ministroak iragarri zuen 200 milioi euroko zuzkidura izango duela III. PERTE VECeko balio-katerako laguntzen deialdiak (100 milioi euro dirulaguntzetarako + 100 milioi euro maileguetarako). Laguntza horien helburua da berrikuntzaren eta inbertsioaren alde apustu eginez jasangarritasuna eta berrindustrializazioa lortzea, sektorean lehiakortasuna ez galtzeko.
Ikusi topaketa berriz
Zenbait hitzaldiren eta mahai-ingururen bidez, aztertu zen zer erronka dauden maila globalean eta zer aukera zabaltzen diren testuinguru honetan.