Berria

Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sarien XIII. edizioan hiru gazteren lanak saritu ditu SusChem-Españak

2021ko abuztuaren 10a
Premios SusChem - Jóvenes Investigadores Químicos

Sariak hiru kategoriatan banatzen dira: ibilbide akademiko onena (Futura), argitalpen zientifiko onena (Investiga) eta lankidetza publiko-pribatuaren bidezko berrikuntzaren esparruko lanik onena (Innova).

Kimika Jasangarriaren Teknologiako eta Berrikuntzako SusChem España Plataformak Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sariak banatu ditu hamahirugarren urtez jarraian. Sari horien bidez, Espainiako kimika-ikertzaile gazteen jarduera zientifikoa eta dibulgaziozkoa aitortu, babestu, bultzatu eta sustatu nahi da, baita kimikaren diziplina Espainian bultzatu, garatu eta zabaldu ere, bai zientzia hutsaren aldetik, bai haren aplikazioen aldetik.

Epaimahaia telematikoki bildu da, eta aditu hauek osatu dute: Adriana Orejas (Feique eta SusChem Españaren ordezkaria), Francisco García Labiano (Ikerketa Zientifikoen Goi Batzordea - CSICen ordezkaria), Mª Aránzazu Heras (Kimika Fakultateetako Dekanoen Espainiako Konferentzia - CEDQren ordezkaria), Gabriel González (Espainiako Patente eta Marken Bulegoa - OEPMren ordezkaria), Carmen Cartagena (Espainiako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionala – ANQUEren ordezkaria), Antoni Camí (Kimikako Nazioarteko Topaketa - Expoquimiaren ordezkaria) eta Jesús Torrecilla (TECNALIA Ventures TECNALIAren Deep Tech Venture Builderraren ordezkaria).

Ikertzaile gazte sarituak

SusChem sariak, 40 urtetik beherako gazteei zuzenduak, hiru kategoriatan banatzen dira. Kategoria horiek ikertzaile gazteen kimikaren arloko jarduera-esparru hauei dagozkie: etorkizuna, ikerketa eta berrikuntza (Futura, Investiga eta Innova, hurrenez hurren).

Sarien bidez, publikoki aintzatesten dira ibilbide akademiko onena (Futura), argitalpen zientifiko onena (Investiga) eta lankidetza publiko-pribatuaren bidezko berrikuntzaren esparruko lanik onena (Innova).

Hauek izan dira sarituak XIII. edizioan:

  • Futura

Kimikako graduko edo zientziarekin eta teknologia kimikoekin erlazionatutako beste graduren bateko espediente akademiko onenaren saria (tituluak 2020an lortua izan behar du).

Saria 2.000 € dira, eta urtebeteko harpidetza SusChem-Españara eta ANQUEra. Epaimahaiak, Carmen Cartagena (ANQUE) buru dela, aho batez erabaki du sari hori Irea Mosquera Loisi ematea (Kimikan graduatua Santiago de Compostelako Unibertsitatean, 10etik 9,52ko batezbestekoarekin), bere ibilbide akademiko bikain eta curriculumetik kanpoko lanagatik.

  • Investiga

2020ko argitalpen zientifiko onenaren egilearen saria; argitalpenak kimikari buruzkoa izan behar du, arloa edozein dela ere, eta egileak 2020ko abenduaren 31rako jasoa izan behar zuen doktore-titulua.

Saria 3.000 € dira, eta urtebeteko harpidetza SusChem-Españara eta ANQUEra. Epaimahaiak, Francisco García Labiano (CSIC) buru dela, aho batez erabaki du sari hori Mateo Sánchez LópezKimikan doktoreari ematea, Stanfordeko Unibertsitatean egindako Directed evolution improves the catalytic efficiency of TEV protease lanagatik.

  • Innova

Elkarlan publiko eta pribatuan oinarrituta egindako lan onenaren saria. Aurkeztutako lanak azken hiru urteetan eman behar izan ditu emaitzak kimika jasangarriarekin erlazionatutako edozein arlotan, ekonomia zirkularrerako trantsizioarekin eta deskarbonizazioarekin erlazionatutako lanak barne.

Saria 5.000 € dira, eta urtebeteko harpidetza SusChem-Españara eta ANQUEra. Gainera, sarituak egonaldi bat egin ahal izango du TECNALIAren kimika aplikatuko ikerketa-laborategietan, edo, ordezko aukera gisa, TECNALIA Ventureseko lantaldeen mentoretza-saioetan parte hartu, ekintzailetza teknologikoaren arloan dauzkan ahalmenak hobetzeko. Epaimahaiak, Adriana Orejas (Feique y SusChem-España) buru dela, aho batez erabaki du sari hori Francisco Manuel Baena Moreno Energia, Kimika eta Ingurumen Kimikan doktoreari ematea, baliabide balorizagarri berriak lortzearren hirietako hondakin-uren araztegietan CO2-a harrapatzeko integrazio-proiektuan (NURECCO2) lortutako emaitza esperantzagarriengatik; proiektu hori Sevillako Unibertsitatean egin du, Andaluziako Ikerketa eta Lankidetza Industrialeko Elkartearen (AICIA) eta EMASESAren lankidetzarekin.

Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sariei buruz

Sarietara SusChem – Españak deitzen du, eta hauek dira haien sustatzaileak: Espainiako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionala (FEIQUE), Espainiako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionala (ANQUE), Kimika Fakultateetako Dekanoen Espainiako Konferentzia (CEDQ), Expoquimia, el Química y Sociedad Foroa eta TECNALIA Ventures.