Berria

Klima-aldaketaren arriskuak ebaluatzeko gida berria

2023ko ekainaren 9a
Guía para la evaluación de los riesgos del cambio climático

“Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalaren funtsezko zeharkako arloak; lurralde- eta gizarte-kalteberatasuna, genero-ikuspegia, gizartearen pertzepzioa eta parte-hartzea”

MITECO, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak klima-aldaketari lotutako arriskuak ebaluatzeko gida berria argitaratu du, zeina TECNALIAko adituek egin baitute Klima Aldaketaren eta Biodibertsitate Fundazioaren Espainiako Bulegoarekin lankidetzan

Gida eskuragarri dago Espainiako Klima Aldaketara Egokitzeko plataforman: AdaptaCCa. Dokumentuak arriskuen analisiak homogeneizatzeko irizpideak eskaintzen ditu, eta haiek garatzeko eta inplementatzeko ibilbide-orria da.

TECNALIAren klima-aldaketara egokitzeko taldeak ibilbide luzea egin du klima-aldaketari lotutako kalteberatasuna eta arriskua aztertzen funtsezko sektoreetan, hala nola energiaren, hiri-garapenaren, lurralde-antolamenduaren eta azpiegituren sektoreetan. Gainera, gai horri buruzko nazioarteko ekimen eta foroetan parte hartzen du.

Horri guztiari esker, OECCrekin lankidetzan, eta gaian adituak diren pertsonen ekarpenak kontuan hartuta, une honetako egoera sintetizatzeko erronkari aurre egin ahal izan zaio, eta ebaluazio-esparru bat egin ahal izan da, malgua baina, aldi berean, Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalarekin harmonizatua eta bat datorrena.

Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionala

Gidak azterketa-esparru erkide bat eskaintzen du zenbait komunitate eta ezagutza-eremutarako: aurrera egiten du arriskuen analisien arteko konparagarritasunean, zenbait eremu geografikotan eta sektoretan.

Gainera, Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalaren funtsezko zeharkako arlo batzuk jorratzen ditu; esaterako, lurralde- eta gizarte-kalteberatasuna, genero-ikuspegia, eta gizartearen pertzepzioa eta parte-hartzea.

Klima-aldaketaren ondorioak

Klima-aldaketari lotutako arriskuak askotarikoak dira: tenperaturaren igoera, bero-boladak, itsas mailaren igoera, etab. Arrisku horien eraginpean, bestalde, askotariko sektoreak eta hartzaileak daude: osasuna, biodibertsitatea, nekazaritza, turismoa, garraioa eta/edo energia. Beraz, funtsezkoa da arrisku horiek aztertzeko irizpide homogeneoak izatea, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko helburuak ezartzea, planifikatzea eta ekintzak aktibatzea erraztuko dutenak, izan ditzaketen inpaktuak murriztuz.