Berria

Kolonbiako meatzaritza eta energiaren sektoreko sendotze instituzionalean laguntzen dugu

2021ko otsailaren 12a
Colaboramos con Colombia en el fortalecimiento

Espero da iraupeneko meatzarien jarduera ekonomikoa hobeto babestea eta inklusio finantzarioari laguntzea

Plataforma teknologiko bat diseinatu dugu, aukera ematen duena pilotu bat ezartzeko, eta, haren bidez, urre-meatzaritzaren katean trazabilitatea automatizatu, kudeaketa digitala bideratu eta informazioa kontrolatzeko; horretarako, kontuan hartu dira gaur egungo eredu operazionalak, arau-esparrua, lehendik dauden garapen teknologikoak eta Kolonbiako meatzaritza-ekosistemaren eskakizunak.

Kontrola indartu nahi da, gardentasuna areagotzeko, eta sektoreko meatzaritza-kate osoan urrearen trazabilitatea hobeto kontrolatzeko mekanismoak sortu. Agintariek, hala, ikusgaitasun handiagoa dute, datu-iturri fidagarrietan oinarrituta har ditzakete erabakiak, eta, orobat, kontrol fiskal eta penal hobea eta bidezkoagoa lortzen da.

Iraupeneko meatzaritza

TECNALIA izan da zuzendaritza teknikoaren arduraduna. Horrez gain, urrearen trazabilitatearen plataforma teknologikoaren arkitektura diseinatu du, eta ikusgaitasuna eman dio iraupeneko meatzaritzako urre-erauzketarekin erlazionatutako gobernu-organismo eta erakundeetan.

Horren eraginez, espero da iraupeneko meatzarien jarduera ekonomikoa hobeto babestea eta urre-erauzketak sortzen dituen zergak hobeto kontrolatzea. Plataformak, gainera, mearen erauzte-kalitatearen zigilu bat sortzeko aukera emango luke.

Informazio gehiago

Kolonbiak konpromisoa hartu du OCDE Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearekin, mineral preziatuen erauzketan eta merkaturatzean diligentzia egokiak (due diligence) bermatzeko.

Parte-hartzaileak: Meatzaritzako Agentzia Nazionala; Meatze eta Energia Ministerioa; Trazoro, operadore teknologikoa; TECNALIA Colombia, kudeaketa eta probak; TECNALIA, arkitekturaren diseinua eta kudeaketa; Olimpia, segurtasuna eta biometria; eta Gruppo Maggioli Italia, pilotuaren garapena.