Berria

Komunikazio sendo eta seguruak industria aeronautikoan

2024ko martxoaren 21a
Industria aeronáutica más sostenible

"TECNALIA zenbait enpresa nabarmenekin eta beste ikerketa-erakunde batzuekin batera lanean ari da satelite bidezko komunikazio-sistema bat garatzeko"

Adimen artifizialean eta lengoaia naturalaren prozesamenduan oinarritutako metodologiak diseinatzen ditugu Anzen Engineering-ekin batera.

TECNALIA zenbait enpresa nabarmenekin eta beste ikerketa-erakunde batzuekin batera lanean ari da, hegal birakariko helikopteroetarako satelite bidezko komunikazio-sistema bat (SATCOM) garatzeko eta, hala, aireko komunikazioetako egungo erronka teknologikoak gainditzeko (bereziki operazio kritikoetakoak, hala nola bilaketa, erreskatea eta zaintza).

Anzen Engineeringekin batera, Model-based metodologiak diseinatu eta egiaztatzen ditugu, bai safety-azterketetarako, bai adimen artifizialeko eta lengoaia naturala prozesatzeko tekniketan oinarrituta fidagarritasun-analisiak egiteko.

Garapen hori CORSARIO proiektuaren barruan dago: mugarri bat da hegazkingintzaren garapen teknologikoan, Espainiako eta mundu mailako industria aeronautikoak etorkizun seguruago, efizienteago eta jasangarriago baterantz jo dezan.

Industria aeronautiko jasangarriagoa

Helikopteroek zailtasunak dituzte datu-bolumen handiak transmititzeko, banda-zabaleraren mugak direla-eta. Hori dela eta, tamaina handiko ekipoak gehitu behar dira, eta horrek pisua areagotzen du; ondorioz, efizientzia galtzen da, eta kontsumoa handitu, eta komunikazioek ez dute sendotasunik.

Horregatik, arreta bi tokitan jarri behar da: banda-zabaleraren optimizazioa eta satelite bidezko komunikazioen energia-efizientzia Horretarako, espektro zabaleko eta maiztasun handiko bandak erabili behar dira, horiek aukera ematen baitute konstelazio geoegonkorrak aprobetxatzeko eta, hala, lekuan bertan etengabeko estaldura bermatzeko

Horrela, antenen diseinu lauaren bidez eta apuntatze elektronikoa erabiliz, aireontziaren aerodinamika hobetzen da; haren pisua murriztu egiten da, baita, beraz, erregai-kontsumoa ere. Hala, emisioak murrizten dira. eta industria aeronautiko jasangarriago baterantz aurrera egiten laguntzen da.