Berria

Losán, egitura-zur mekanizatua duen Espainiako lehen zerrategia

2023ko urriaren 27a
Marcado CE Losan-cesefor

“Enpresak CE markaren ziurtagiria lortu berri du Ceseforren laguntza teknikoarekin eta TECNALIA Certificación-en kanpo-ikuskapenarekin”

Losán Solid Wood, merkatuan mekanikoki sailkatutako egitura-zura jartzen duen lehen zerrategia Espainian

Losán Solid Wood enpresak, hots, Losán enpresaren zerrategi-dibisioak, CE markako ziurtagiria lortu du UNE-En 14081-3 eta 14081-3 arauen arabera. Hori dela eta, Europan egitura-erabilerarako zura merkaturatuko duen Espainiako lehen zerrategia da.

Ceseforreko Industria eta Eraikuntza saileko teknikariek laguntza teknikoa eskaini diote Losán Solid Wood enpresari —Losán enpresaren zerrategi-dibisioa, Sorian diharduena—, CE marka lor dezan.

CE marka

CE marka segurtasun-marka bat da, frogatzen duena gutxieneko baldintza batzuk betetzen direla Europan produktuak merkaturatu ahal izateko. Nahitaez bete beharreko araudia da, eta hilabete batzuk behar dira hura ezartzeko.

Ceseforrek emandako laguntza teknikoa fabrikako ekoizpena behar bezala kontrolatzeko behar diren agiriak prestatzean eta aholkularitza eskaintzean oinarritu da. Horri esker, prozesu osoan egitura-erabilerara bideratutako zur guztiaren trazabilitatea kontrolatu daiteke, eta deklaratutako prestazioak bat datozela bermatu.

Halaber, Losán Solid Woodeko langileei prestakuntza eskaini zaie, zura mekanikoki sailkatu ahal izan dezaten. Horretarako, Ceseforreko ikertzaileek pinu gorrirako, itsas pinurako eta intsinis pinurako garatu dituzten algoritmoak erabiltzen dira, zeinek Europako Batzordearen onespena baitute.

Materialen erresistentzia zehazteko sailkapen mekanikoak zenbait abantaila ditu ikusizko sailkapenaren aldean, hala nola kostuak murriztea, bizkorrago egiten baita; hala, zuraren errendimendua handitu egiten da, zenbait piezaren errefusa murriztu eta merkatuan duten balioa handitzen baita. Hala, Losán Solid Wood mekanikoki sailkatutako egitura-zura merkaturatzen duen Espainiako lehen zerrategia da.

Ceseforrek, basogintza-sektoreko eta zuraren industriako proiektuen garapenean espezializatutako zentroa den aldetik, Espainia guztiko 40 enpresari baino gehiagori lagundu die CE marka ezartzeko prozesuan.

Lortu berri den ziurtagiriak berresten du zura material segurua eta kalitatezkoa dela

Bestalde, TECNALIA taldeko (Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua eta Europako zentro garrantzitsuenetakoa) TECNALIA Certificación enpresa arduratu da produktuen ziurtapena EN 14081-1 arauaren arabera egiteaz.

Ziurtagiri hori lortzeak agerian uzten du Losán enpresak egitura-zuraren alde egin duela eta Europako araudiak merkaturatzeko eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituen produktu bat bermatzea aldeztu duela.