"600 enpresa baino gehiago biltzen ditugu. Guztien artean, 16.500 langile baino gehiago dituzte, eta 3.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte"
Fabrikazio aurreratuaren mundura zuzendutako digitalizazio-, automatizazio- eta robotika-zerbitzuak eta mantentze-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak biltzeko sortu da STECH.
STECH elkarte sortu berriak AFM, ADDIMAT, AFMEC, ESKUIN eta UPTEKekin bat egin du, eta 600 enpresa baino gehiago biltzen dituzte. Guztien artean, 16.500 langile baino gehiago dituzte, eta 3.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte. Elkarte berri honek, zeinaren bazkide sortzaile baikara, manufaktura-industriaren garapena azeleratzea helburutzat harturik ekin dio bideari.
Beste industriekiko sinergiak eta topaguneak bilatzea da 4.0 industriarako iragaitea azkartzeko palanka, hala nola hauekikoak: makina-erreminta, fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa, mekanizazioa eta transformazio metalmekanikoa, eta eskuzko erreminta.
Industria 4.0 industria bihurtzea
Elkartea zabalik dago digitalizazioaren arloko hardware-, software- eta zerbitzu-enpresa guztiak hartzeko (IoT, konektagarritasuna, monitorizazioa, datu-analitika, simulazioa, ikusmen artifiziala, ikaste automatikoa, adimen artifiziala, plataformak, etab.); baita automatizazioa eta robotika eta mantentze-lanak eta muntaketa aurreratua arloetakoak ere; eta eskaintza berezia du manufaktura-enpresetarako. Noiznahi eska dezakete STECHi atxikitzeko.
Industria 4.0 industria bihurtzeko ezinbesteko agente diren enpresa-multzo bat atxikitzea eskainiko die STECHek AFM CLÚSTEReko egungo kideei.