Berria

Mikrouhinen bidez berreskuratu eta balorizatzen ditugu galdaketako hareak

2024ko urriaren 3a
Recuperacion de arenas de fundicion por microondas

"Teknologia honek berrikuntza nagusi bat du: gaitasuna du hondakin hori baliabide berrerabilgarri eta baloratu bihurtzeko"

Galdaketako hareak berreskuratzeko eta balorizatzeko mikrouhin-teknologia iraultzailea

Mikrouhin-teknologiaren bidez hareak berreskuratzeko prozesua berrikuntza garrantzitsua da galdaketaren sektorean. Tradizionalki, galdaketa-moldeetan erabilitako harea kimiko zein berdeen ehuneko handi bat baztertu egiten zen erabili ondoren. Horrek hondakin-bolumen handiak sortzen zituen, eta zabortegietan amaitzen ziren gehienetan.

Teknologia honek berrikuntza nagusi bat du: gaitasuna du hondakin hori baliabide berrerabilgarri eta baloratu bihurtzeko. Hala, ingurumen-inpaktua murrizten du, bai eta hondakinak ezabatzeari eta lehengai berriak eskuratzeari lotutako kostuak ere.

Berreskuratze-metodo tradizionalen ordez mikrouhinak erabiliz, efizientzia energetiko askoz handiagoa lortzen da, eta materiala gutxiago higatzen da. Mikrouhinek aukera ematen dute hareak modu uniformeagoan eta kontrolatuagoan berotzeko, eta, hala, oinarri-materialaren kalitatea degradatu gabe aglomeratzaileak kentzen laguntzen dute. Gainera, berreskuratutako harea ekoizpen-zikloan berriz sartzean, harea berriak ateratzeko eta prozesatzeko beharra murrizten da, eta horrek industria-sektorearen barruan ekonomia zirkularra sortzen laguntzen du.

Hareen ziurtagiriak

Beste berrikuntza bat da berreskuratutako harea beste sektore batzuetarako lehengai gisa ziurtatzeko aukera. Horrek aukera berriak zabaltzen ditu lehen baztertzen ziren hondakinak produktu balorizatu bihurtu eta galdaketan, eraikuntzan eta beste industria-sektore batzuetan erabili ahal izateko, eta harea horien ekoizte-jasangarritasuna areagotu egiten da.