Berria

Neurokonputazioak osasuna eta industria eraldatzen ditu

2024ko otsailaren 21a
Neurocomputación

"Neurokonputazioaren ahalmena: arlo klinikoko, emozionaleko eta industrialeko aurrerapenak eta erabilerak"

Neurokonputazioa giza garuna makinarekin konektatzeko aukera ematen duen teknologia bat da

Neurokonputazioa teknologia bat da giza garuna makinarekin konektatzeko aukera ematen duena nerbio-sistemaren funtzionamendua imitatuz edo modulatuz. Konexio horrek onura ugari izan ditzake, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko zein industria- eta ekoizpen-prozesuak optimizatzeko.

AMETICeko (Espainiako industria digitalaren sektoreko elkartea) Adimen Artifiziala eta Big Data Batzordeko Neurokonputazio Taldeak antolatu eta Madrilen egindako "Neurokonputazioa: garuna makinara konektatzeko ahalmena" jardunaldian, hark zenbait eremutan egindako azken aurrerapenak eta erabilerak aurkeztu ziren, hala nola arlo klinikokoak, emozionalekoak eta industrialekoak.

Neurokonputazioaren erabilerak

Gure lankide Ana Moyak industria-inguruneetako testuinguru praktikoetarako neurokonputazioaren erabilerak aurkeztu zituen. HR-Recycler proiektua Europako ikerketa-proiektu gisa azaldu zuen. Proiektu horretan, TECNALIAk robota gizakiarekin elkarlanean ari deneko lankidetzako lan-inguruneetan konfiantza sailkatzeko sistema aurreratu bat (AA) garatu du. Gizakiaren seinale psikofisiologikoen bidez, langilearen konfiantza-mailaren adierazleak identifikatzen dira. Informazio horretan oinarrituta, robotak modu dinamikoan egokitzen du bere portaera langilearen konfiantza-egoerara egokitzeko; horrek aldaketak eragin ditzake lan-erritmoan edo interakzio-metodoan.

Sistema horrek gizakien eta roboten arteko elkarlan seguru eta efizientea bermatzen du, eta produktibitatea eta prozesuan langileak duen gogobetetasuna areagotzen ditu. Gainera, 4.0 industriarekin eta gizakia produkzio-prozesuaren erdigunean izatearen ikuspegiarekin bat dator sistema hori.

Proiektuak erakusten du nola neurokonputazioak lotura duen pertsonekin, haien egoera fisiko eta emozionalarekin eta sistemak egokitzeko eta elkarri eragiteko moduarekin. Giza faktoreen ikuspegitik (ekipoekin, sistemekin, prozesuekin eta beste pertsona batzuekin gizakiak duen elkarreraginari eragiten dioten ezaugarri fisiko, psikologiko eta sozialak), gizakien eta makinen arteko elkarreraginerako sistemak hobetu nahi dira, eta teknologia berriak eta algoritmo adimendunak (AA) erabiltzeko langilearen moldagarritasuna eta efizientzia indartu. Tresna aurreratuak erabiliz, hala nola seinale psikofisiologikoak denbora errealean eskuratu, sinkronizatu eta aztertzea eta bideoa eta irudiak aztertzea, informazio zehatz eta baliotsua lor dezakegu pertsonaren egoera emozionalari eta kognitiboari buruz.

Honako gailu hauek erabiltzen dira seinaleak eskuratzeko: garun-jarduera neurtzeko EEG diadema, bihotz-erritmoa eta azalaren erantzun galbanikoa neurtzeko eraztuna, arnasketa neurtzeko biosentsoreak, eye tracking betaurrekoak, aurpegia ezagutzeko kamerak eta abar.

Interfaze neuronalak, neurokonputazioan funtsezkoak

Gure lankide Ander Ramosek komentatu zuen neurokonputazioaren zatietako bat direla neurona-interfazeak, eta ezinbestekoak direla algoritmoak bioinspiratzeko zein nerbio-sistema ulertu eta modulatzeko.

Anderrek neurokonputazioaren iktuserako eta lorako erabilera klinikoak azaldu zituen, eta erakutsi zuen TECNALIAn zer gaitasun ditugun oinarrizko zientzia sortzeko, aplikatzeko eta merkaturatzeko. Neurokonputazioa nerbio-sistemarekin elkarreragiteko erabili nahi bada, ulertu egin behar da, eta ondo jakin zer egiten den, hartara itxaropen faltsuak saihesteko eta interakzio efektibo eta efikaza bermatzeko.

TECNALIAko Arlo Digitaleko zuzendari eta AMETICeko Adimen Artifiziala eta Big Data Batzordeko presidenteorde Joseba Lakak moderatu zuten "Neurokonputazioa deskubritzen: neurokonputazioaren ahalmena" eztabaida-mahaia.