"Gure laborategiak esperientzia handia du zenbait sektoretan: defentsa, aeroespaziala, automobilgintza, sarbideen kontrola eta itsas seinaleztapena"
Saiakuntza bereziak egiten ditugu erantzukizuneko osagai elektronikoen kalitatea ziurtatzeko eta zerbitzuko portaera aztertzeko
TECNALIAren materialografiako laborategian adituak gara osagai elektronikoen kalitatea eta zerbitzuko portaeraren fidagarritasuna ziurtatzeko saiakuntza berezietan.
Urteek aurrera egin ahala, hutsegiteak eragin ditzaketen kausetako batzuk aztertu ditugu, hala nola plaka elektronikoko mikrosoldadura haustea edo whiskerekin lotutako zirkuitulaburrak.
Hutsegite horiek eragin ditzaketen akats mikroskopikoak ikuskatzeko, microsectioning saiakuntza dugu: beste metodo batzuen bidez detektatu ezin diren akatsak hautematen ditu, hala nola mikrosoldaduretako hausturak edo osagaiaren funtzionamendu egokia eragotz dezaketen zirkuitulaburrak.
Behin kalitate-kontrola gainditutakoan, balio-bizitzaren zenbatespena egin dezakegu, zerbitzuko portaeraren entsegu-diseinuak eginez, ziklo termiko edo mekanikoen kondizioetan.
TECNALIAko materialografiako laborategia
Gure laborategiak esperientzia handia du zenbait sektoretan: defentsa, aeroespaziala, automobilgintza, sarbideen kontrola eta itsas seinaleztapena.