Berria

Pasaporte digitala, produktu industrialek zenbateko balio-bizitza duten jakiteko

2024ko uztailaren 4a
Pasaporte-digital-de-producto

"Produktuaren balio-bizitzan zehar informazioa gordetzeko, erregistratzeko eta edukitzeko sortu da pasaporte digitala"

Produktuaren balio-bizitzan zehar informazioa gordetzeko, erregistratzeko eta edukitzeko sortu da pasaporte digitala.

TECNALIA katedrak unibertsitate-komunitateari zein zientzia-, teknika- eta enpresa-komunitateari zuzendutako ekitaldi bat egin du Zaragozako Unibertsitateko Paraninfo eraikinean. Topaketa horren helburua zen produktuen eta prozesuen pasaporte digitala sortzeko eta ezartzeko funtsezko zutabeak lantzea, eta, hala, berrikuntzaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloko ezagutza zabaltzen eta transferitzen laguntzea.

Produktu baten pasaporte digitaletik lortzen diren informazioa eta datuak edozein produkturen fabrikazio- eta mantentze-prozesuetarako erabiltzen dira. Produktuaren balio-bizitzan zehar informazioa gordetzeko, erregistratzeko eta edukitzeko sortzen da pasaportea. Horrela, trazabilitate handiagoa lortzen da jakiteko zer balio-bizitza duen, denboran iraungo duen, konpondu beharko den…

Produktuen eta prozesuen pasaporte digitalari buruzko ekitaldian, zenbait alderdi aztertu ziren:

  • Teknologia digitalak lagundu dezake pasaportea efizientziaz kudeatzen, eguneroko lanetan eraginkortasunez eta erraz integratuz.
  • Produktuen eta prozesuen pasaporte digitala ezartzeko proben adibideak azaldu ziren, baita bidean ikasitako gauza baliotsuak ere.
  • Jasangarritasuna, erantzukizun sozial korporatiboa eta antzeko funtsezko gaiak ere jorratu ziren, eta nabarmendu zen pasaportea tresna baliagarria izan daitekeela erakunde bakoitzaren izen ona hobetzeko eta Europako araudiak betetzeko.

Nork erabiliko du pasaporte digitala?

Informazioa azken erabiltzailearentzat da: adibidez, auto elektriko bat eros dezakeen eta autoaren bateriekin zer gertatuko den jakin nahi duena. Informazio horrek aukera emango du jakiteko zer balio-bizitza izango duen produktu batek eta zer materialekin egin den, eta ekonomia zirkularraren kontzeptua hobeto lantzen lagunduko du.

Produktu baten diseinuan eta fabrikazioan parte hartzen duten eragileentzat ere izango da baliagarria produktuen eta prozesuen pasaporte digitala.