Berria

Pintura eta bernizetarako Europako Etiketa Ekologikoa

2024ko maiatzaren 30a
Etiqueta Ecológica Europea para pinturas y barnices

“TECNALIA bazkide estrategikoa da Europako Etiketa Ekologikoa (EEE) lortu nahi duten pintura- eta berniz-fabrikatzaileentzat”

Pintura eta bernizetarako Europako Etiketa Ekologikoa: ingurumen-kalitatearen eta osasunaren bermea

Europako Etiketa Ekologikoa (EEE) ingurumen-kalitatearen eta osasunaren ikur bilakatu da Europar Batasunean eta Europako Merkataritza Askearen Elkartea osatzen duten herrialdeetan. Pinturek eta bernizek bizi-ziklo osoan jasangarritasuna eta ingurumenaren babesa bultzatzen duten estandar zorrotzak betetzen dituztela bermatzen du ekoetiketa honek.

Pinturen eta bernizen fabrikatzaileentzat, Europako Etiketa Ekologikoa (EEE) eskuratzea merkatuan nabarmentzeko modu bat da, erakusten baitu ingurumena eta erabiltzaileen osasuna zaintzeko konpromisoa dutela. Gainera, etiketa hori onuragarria da lehiaren aldetik ere, marketina bultzatzen duelako eta produktuek merkatuan duten posizionamendua hobetzen duelako.

Testuinguru horretan, TECNALIA ezinbesteko aliatua da produktu horietarako Europako Etiketa Ekologikoa (EEE) lortu nahi duten fabrikatzaileentzat. Izan ere, esperientzia sendoa du ikerketan eta garapenean, eta ziurtagiria eskuratzeko prozesua errazteko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Zehazki, TECNALIAk zerbitzu hauek ematen ditu Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko:

  • Europako Batzordearen Erabakian jasotako saiakuntzak egitea; besteak beste:
    • Igurztearekiko erresistentzia hezetasun-egoeran
    • Estaltze-ahalmena zehaztea (errendimendua)
    • Konposatu organiko lurrunkorren (KOL) eta beste elementu batzuen edukia.
  • Erabakian bertan ezarritako irizpideak ebaluatzeko txostena prestatzea eta bidaltzea, fabrikatzaileek zuzenean aurkez dezaten dagokien erkidegoko ingurumen-ordezkaritzetan, ekoetiketa errazago izapidetze aldera.

Laburbilduz, TECNALIA bazkide estrategikoa da Europako Etiketa Ekologikoa (EEE) lortu nahi duten pintura- eta berniz-fabrikatzaileentzat. Erakundearen esperientziak eta zerbitzu espezializatuek ziurtatze-prozesua errazten dute, eta, gainera, egindako saiakuntzen fidagarritasuna bermatzen dute; hala, enpresen izen ona eta lehiakortasuna indartzen da Europako eta nazioarteko merkatuetan.