Berria

ROCALUX fatxada aireztatua aintzatestea

2024ko ekainaren 7a
Technical Conformity Rocalux

"Aitorpen horrekin, TVITEC SYSTEMS GLASSek eraikuntzaren sektoreko kalitatearekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa indartzen du, eta araudi zorrotzenak betetzeaz gain arkitektura-proiektuei balio erantsia ematen dieten produktuak eskaintzen ditu"

TECNALIAk emandako Technical Conformity dokumentua lortu du Tvitec Systems Glass-ek ROCALUX bere fatxada aireztatuarentzat

TC dokumentuak ziurtatzen du ROCALUXek betetzen dituela Eraikingintzaren Kode Teknikoaren (EKT) eskakizunak.

ROCALUX produktu moldakor eta berritzailea da, Tvitec-ek garatua: beiraren erresistentzia eta iraunkortasuna eta eraikuntzako material tradizionalek (harri naturala, adibidez) egiturak eta ñabardurak hartzeko duten gaitasuna batzen ditu. Soluzio honek aukera ematen die bezeroei beira serigrafiatuaren bidez beren diseinuak pertsonalizatzeko, eta beiraren itxura konbentzionala ez bezalako gainazaleko akabera paregabeak eskaintzen ditu.

Ebaluatutako eskakizunak

Produktuak eskakizun hauen aurrean aldeko ebaluazioa lortu duelako eman dio TECNALIAk Technical Conformity dokumentua:

  • erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna
  • suteetatik babesteko segurtasuna
  • higienea
  • osasuna eta ingurumena
  • erabilera-segurtasuna
  • zarataren kontrako babesa
  • energia-aurrezpena

Gainera, TC dokumentuak kontuan hartzen ditu produktuak iraunkortasunaren aldetik duen portaera eta fabrikatzaileak ekoizpena autokontrolatzeko eta instalazioan laguntza teknikoa emateko duen konpromisoa. Horretarako, saiakuntza bidezko karakterizazio osoa egin zaio produktuari TECNALIAko laborategietan, eta TECNALIAko teknikariek aldizka ikuskatzen dituzte ekoizpen-kontrolak, TC dokumentua ematea bideratu zuten fabrikazio-baldintzak mantentzen direla ziurtatzeko.

TECNALIAk, erakunde baimendua den aldetik, eraikuntzako produktu eta sistema berritzaileen egokitasun teknikoa ebaluatzen du, eta Eraikingintzaren Kode Teknikoak eskatutako baldintza teknikoekin bat datozen ziurtatzen du. Prozesu horretan, EKTaren eskakizunetatik eratorritako betekizun teknikoak eta prestazio-betekizunak betetzen diren ebaluatzen da, hala nola iraunkortasuna, instalazioa eta ekoizpen-autokontrola mantentzea.

Administrazio Publikoaren aintzatespena du TECNALIAk ematen duen Technical Conformity dokumentuak (2012ko maiatzaren 29ko BOE, 128. zk.). TECNALIA sartuta dago EKTko Baimendutako Erakundeen Erregistro Orokorrean; hortaz, badu baimena produktu edo sistema berritzaileen egokitasunaren ebaluazio teknikoak egiteko (Sustapen Ministerioaren Ebazpena, 2013ko abenduaren 9koa).