Berria

Salvador Ceballos munduko ikertzailerik garrantzitsuenetakotzat jotzen du Standfordeko Unibertsitateak

2021ko otsailaren 22a
El investigaro Salvador Ceballos en el laboratorio de microrredes de TECNALIA

160.000 ikertzaile inguru daude Standfordeko Unibertsitateak egindako rankingean.

Salvador Ceballos, TECNALIAko Sare Elektriko Adimendunen eta Energia Metaketaren arloko ikertzailea, mundu osoan eragin handiena duten ikertzaileetakotzat ezagutu dute “Ingeniaritza elektrikoa eta elektronikoa” arloan: 1.740. postuan dago 87.600 ikertzaileren artean.

Stanfordeko Unibertsitateko John P. A. Loannidis irakasleak eta haren taldeak 2020ko urrian argitaratutako azterlanak 1996. eta 2019. urteen artean argitaratutako lanei buruzko informazioa bildu eta aztertu du. Hogeita bi ikerketa-eremutako zazpi milioi ikertzaileri dagozkien lanak dira, gutxi gorabehera: kimikarekin, ingeniaritzarekin, ekonomiarekin eta negozioekin zerikusia duten arloak hartzen dituzte lanok.

Sortu duten datu-baseak eraginik handieneko ikertzaileei buruzko azterketa eguneratua eskaintzen du, haien lanen zitazioei buruzko informazioa eta lanon eragin-indizeak barne.

Informazio gehiago