"Sare elektrikoetarako ditugun zerbitzuak eta garapen teknologikoak aurkeztu ditugu"
Sare elektrikoa digitalizatzeko berrikuntzak aurkeztu ditugu ENLIT 2023 azokan
Azaroaren 28tik 30era ENLIT 2023n izan gara, Parisen, sare elektriko adimendunei buruzko erreferentziazko azokan.
Sektorerako produktu eta soluzioen erakusketa zabala izan da, eta hainbat hitzaldi egin dira “Summit”ean, bai eta zenbait aurkezpen eta mahai-inguru ere hubetan, ekonomia deskarbonizaturanzko gaur egungo trantsizio energetikoa bideratzen ari diren 4 D-ak ardatz hartuta: “Digitalisation”, “Decarbonisation”, “Decentralisation” eta “Democratisation".
Oraingoan ere, Digital Lab Servicesen eta Sareen eta Energia Sistemaren Arloaren talde konbinatu bat izan da TECNALIAren ordezkaria, bereziki bi jarduera-ildotan eragiteko:
- Azpiestazioetarako eta transformazio-zentroetarako kontagailu adimendunen eta ekipamenduaren ziurtapena.
- Teknologia digitalak garatzea, sare elektriko malgu, jasangarri eta erresiliente bat ahal den modurik onenean kudeatzeko.
Edge konputazioko birtualizazio- eta konputazio-teknologiei buruzko panel erakusgarria
Hiru egun trinko horietan, hainbat bilera egin genituen bazkide eta bezeroekin, lankidetza-bide berriak ezartzeko eta negozio-aukera berriak zehazteko. TECNALIA bete-betean egon da ikusgai, bere standa izan baitu Euskadiko Pabiloian; han, sare elektrikoetarako eskaintzen ditugun zerbitzuak eta lantzen ari garen garapen teknologikoak aurkeztu dira.
Edge konputazioko birtualizazio- eta konputazio-teknologiei buruz dugun panel erakusgarriak interes berezia piztu du. Interesdunek aukera izan zuten transformazio-zentro adimendun berrien funtzionalitate aurreratuak ezagutzeko.