“TECNALIA Certificación-ek emandako TECNALIA Certified markaren ziurtagiria UNE-CEN/TS 15679 arauan oinarritzen da”
Savia®-k TECNALIA Certified kalitate-marka eskuratu du Thermopine zur termotrataturako
Savia Finsaren marka bat da, eta zur termotratatuaren TECNALIA Certified kalitate-marka eskuratu du zurezko fatxadak egiteko erabiltzen diren hiru zuhaitz-espezieentzat: intsinis pinua, itsas pinua eta pinu gorria. Savia zuraren eraldaketa industrialean espezializatuta dago, eta zurezko fatxadetarako Thermopine pinu termotratatuzko soluzioak eskaintzen ditu bere produktu-katalogoan. Material hori teknologia aurreratuenarekin diseinatuta dago, eta zuraren iraunkortasuna luzatzen du; hala, aukera ezin hobea da kanpoko espazioetarako.
Horri esker, etxebizitzak jasangarriagoak dira eta hiri-eredu inklusiboago batean integratuta daude, eta TECNALIA Certicaciónek, TECNALIA Certified marka ezagunaren bitartez, berrikuntzan oinarritutako soluzio horri erantzun dio.
Termotratatze-prozesuan aldaketa kimikoa gertatzen da zuraren egituran, tenperaturaren eraginez. Zuraren zelula-pareta berrantolatzen da, eta, ondorioz, iraunkortasuna areagotu egiten da, eta zuraren higroskopikotasuna nabarmen murriztu; hala, nabarmen hobetzen da dimentsioen egonkortasuna.
Proiektu honi esker, termikoki aldatutako zuraren portaera sakon ezagutu ahal izan da, termotratamenduak kanpoan erabiltzeko zurari egiten dizkion hobekuntzak ziurtatu ahal izan dira, eta arkitekto, sustatzaile eta azken bezeroari bermatutako produktu bat eskaini ahal izan zaie zurezko fatxaden proiektuetarako.
TECNALIA arduratu da produktua ziurtatzen duten proba zorrotzez
Azterlanaren ondorioak aste honetan bertan aurkeztu dira zura babesteari buruzko IRG54 mundu-biltzarrean, zeina IRGWPk antolatu baitu Australian, Cairnsen, soluzio berritzaile horiek normalizatu aurretiko urrats gisa.
Saviaren Thermopine gamari buruzko informazio gehiagorako, eta jakiteko hori nola izan daitekeen onuragarria zure eraikuntza-proiektuetarako, jarri harremanetan Saviarekin.