Konputazio kuantikoa bi eremu nagusitan erabiltzen da: simulazio handietan eta optimizazio-prozesuetan
Industriari aplikatutako teknologia kuantikoak izan ziren protagonista IndustryTalks jardunaldietan. Ezagunena konputazio kuantikoa da, non informatika tradizionaleko bitaren ordez qubita erabiltzen baita informazio-unitate berri gisa.
Fisika kuantikoa fisika klasikotik asko aldentzen diren kontzeptu batzuetan oinarritzen da: batetik, paralelismo kuantikoa, hau da, qubit baten 0 eta 1 balioak gainjartzea, eta, bestetik, gurutzatze kuantikoa, zeinak posible egiten baitu bi objektu edo gehiagoren egoera kuantikoek portaera bera izatea, baita objektuak espazioan bereizita daudenean ere.
Simulazio handiak eta optimizazio-prozesuak
Konputazio kuantikoa bi eremu nagusitan erabiltzen da: simulazio handietan eta optimizazio-prozesuetan. Irudiak zehaztasun handiz eskaneatzeko sentsore kuantikoek ibilgailu eta aireontzien nabigaziorako balioko dute. Beste aplikazio praktiko bat kriptografia kuantikoa izango da, zeina gai baita zorizko zenbaki erraldoiak sortzeko, "zaratarik gabeko" komunikazio seguruak bermatzeko.
4.0 industriari dagokionez, teknologia kuantikoa material berrien simulazioan edo logistikaren optimizazioan aplikatuko da. Azelerometro kuantikoak egungo GPS nabigatzaileen osagarri izango dira, tunelen edo meatzeen barruan kokatuta. Nekazaritzan ikusiko da nola erabiltzen diren qubitak laboreak optimizatzeko eta ekosistema gehiago errespetatzen duten ongarriak sortzeko. Azken batean, aplikazioen mundu berri bat.