Berria

Segurtasun-sareen sistemak ebaluatzeko zerbitzua, altuera handiko erorketen ondoriozko obrako ezbehar-kopurua gutxitzen laguntzen duena

2021ko martxoaren 5a

 Babes-sistemetako produktuen segurtasuna ebaluatzen dugu, bai eta obran jarri aurretik produktuak duen adostasuna ere

Saiakuntza dinamikoen zerbitzu berri bat jarri dugu martxan, UNE EN 1263 arauaren araberakoa, obretako segurtasun-sareen sistemen fabrikatzaileentzat. Horrelako karakterizazioak Azpeitiko gure instalazioetan egiten dira: erresistentzia mekanikoaren baldintzak betetzen dituzte, langilearen lan-eremuan haren segurtasuna bermatzeko, eta, hala, altuerako erorketen ondorioz obretan izaten diren ezbehar-tasa handiak murrizten laguntzen dute. Saiakuntzetarako egitura bat duen laborategi bakarra gara Estatu osoan; han, alturako erorketak "eskala errealean" erreproduzi ditzakegu. Saiakuntza fisiko-mekaniko guztiak egiteko behar den ekipamendua dugu gure instalazioen barruan. Gure egitura-segurtasuneko laborategiak segurtasun-sareen fabrikatzaileen eskura jartzen ditu ekipamendu berriak, saiakuntza dinamikoak egiteko: horien bidez, bermatzen dute sistemak xurga ditzakeela langile bat eskala errealean erortzean sortzen diren inpaktu-energiak. Obrako aldi baterako ekipamenduei buruzko entseguak
TECNALIA erreferentziazko laborategia da Estatuko merkatuan OABE-en inguruko saiakuntzetan, hainbat produktu karakterizatzeko ekipamenduak baititu: aldamioak, zinbria-dorreak, sarbide-dorreak, ertz-babesak, segurtasun-sareak, eskorak, zurkaitzak, eskailerak eta abar. *OABE: Obrako aldi baterako ekipamenduak. Eraikuntzan, obra zibilean eta mantentze-lanetan erabiltzen den aldi baterako lanetarako ekipamendua eta ekipamendu horrekin berarekin egindako aldi baterako egituretarako ekipamendua. Informazio gehiago